Bizkaiak enbalaje-hondakinak murrizteari buruzko kontzientziazioa bultzatuko du, jokoen eta lehiaketa baten bidez
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Bizkaiko Foru Aldundiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) ospatuko du ekimen honen bidez, bi obra-edukiontzitan. Edukiontzi horiek jarduerarako espazio gisa berrerabiltzeko prestatu dira, eta jungla gisa girotu. Edukiontziok Bilbon (azaroaren 18tik 26ra), Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren 29tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Aztarna Garbiak’ ekimena aurkeztu du gaur. Ekimen horrekin bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) ospakizunarekin. Ekimenak, jokoen eta lehiaketa baten bidez, hondakinak murriztearen garrantziaz kontzientziatuko ditu herritarrak, eta kontsumitzen ditugun produktuek enbalaje gehiegi izaten dutela nabarmenduko da. Ekimen horrek lurraldeko zazpi udalerri zeharkatuko ditu, gaurtik urtarrilaren 21era arte.
Jarduera berri horren gaurko aurkezpenean, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatu Arantza Atutxak azpimarratu du produktuen enbalajeak sortzen duen hondakin kopurua murriztu egin behar dela. Ekimen honekin garrantzi handiko mezua plazaratzen ari gara, kontuan hartu behar baitugu Europar Batasunean erabiltzen diren plastikoen % 40 eta paperaren % 50 enbalatzeko erabiltzen direla, hau da, udal-hondakinen % 36. Gainera, kontuan hartzen badugu Europako Batzordeak enbalaje guztia 2030erako berrerabilgarria edo birziklagarria izateko helburua ezarri duela, erronka garrantzitsu bat dugu aurrean, eta erronka hori geure gain hartzen dugu honelako ekimenak abian jarriz
, adierazi du. Eta azpimarratu duenez, beharrezkoa da neurriak berehala hartzea. Erakundeen, enpresen eta ekonomiaren arloko neurriak, baina baita gizartearen arlokoak ere. Denok egin behar dugu ekarpena. Eta gizarteak enbalaje gehiegi erabiltzearen aurkako borrokarekin bat egin dezan, lehenik eta behin horren ondorio negatiboak zein diren jakin behar du. Horixe lortu nahi dugu ekimen honekin: hondakin gutxiago sortzeak eta, bereziki, enbalajeari loturiko hondakinak murrizteak duen garrantziaz informatzea eta kontzientziatzea
.
Aurretiazko erreserba
‘Aztarna Garbiak’ ekimena berrerabilitako bi obra-edukiontzitan egingo da, eta junglan girotuta dago. Bi espazio bereizi ditu. Bakoitzean, trebetasunekin lotutako joko bat egingo da taldeka, eta, esperientzia amaitu aurretik, azken galdera-txanda bati erantzun beharko zaio. Joko eta galdera horien helburua da etxeetan kontsumoa murriztearekin, produktuak edo materialak berrerabiltzearekin eta hondakinak birziklatzearekin lotutako gaiak zabaltzea. Ildo horretan, erronkak planteatuko dira; besteak beste, zer akats egiten diren hondakinak edukiontzietara botatzean, zenbat denbora behar duten ontziek degradatzeko, zertan den ozeanoen kutsadura eta ‘naturazaborra’ (naturan barreiatutako zaborra) edo zer produktu sortzen diren hondakinak birziklatuz.
‘Aztarna Garbiak’ ekimena gaur hasiko da Bilbon, eta bertan egongo da azaroaren 26ra arte. Ondoren, Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo da.
Sarrera librea izango da, baina aldez aurreko erreserbak egiteko sistema bat ere badago, karteletan agertzen den QRko estekaren bidez (https://www.aztarnagarbiak.eus/eu), edo aurrez aurre, edukiontzien ondoan instalatuko den karpan.
El sector de la conversión de residuos en energía, optimista de cara al futuro
RETEMA
En las difíciles condiciones económicas de los últimos meses, el sector de la transformación de residuos en energía ha demostrado resiliencia. No sólo garantiza el tratamiento de residuos con altos estándares ecológicos e higiénicos, sino que también proporciona estabilidad para el crecimiento y el empleo en Europa. Así lo demuestra el último informe presentado por CEWEP y la consultora especializada Ecoprog.
La industria de la valorización energética de residuos reclama a la UE un “despliegue a gran escala de los combustibles alternativos sostenibles”
RESIDUOS PROFESIONAL
Una coalición de organismos de la industria de los residuos y los combustibles ha pedido al Parlamento Europeo que su Ley sobre la Industria Cero Neto defina explícitamente las tecnologías de combustibles alternativos sostenibles entre las medidas necesarias para alcanzar el balance neto cero.
Entre los firmantes se encuentran la Confederación Europea de Plantas de Valorización Energética de Residuos (CEWEP) y los Proveedores Europeos de Tecnología de Valorización Energética de Residuos (ESWET).
Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Bilboener marka aurkeztu dute, efizientzia energetikoko eta sorkuntza berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzeko
BILBOKO UDALA
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolak BilboEner marka aurkeztu dute gaur goizean Arabiar Aretoan. Marka horren helburua da Bilboko energia-trantsizioko estrategiaren eta Euskadiko 2030erako energia-estrategiaren esparruan energia-efizientziako eta ekoizpen berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzea, estrategiotan zehaztutako helburuak lortzen laguntzeko.
Eficiencia energética y compromiso con la protección del medio ambiente en Bizkaia
DEIA
Zabalgarbi está liderando varios proyectos de innovación, entre los que destaca el diseño y construcción del nuevo filtro de mangas, una pieza esencial encargada de la neutralización y depuración de los gases, que se puso en marcha en junio de este año.
Zabalgarbi: innovación al servicio de la sostenibilidad
CADENA_SER
En 2023, las líneas de actuación de Zabalgarbi se centran en la descarbonización, el aumento de la eficiencia energética y la búsqueda de nuevos proyectos en torno a la energía renovable.
Bizkaia grava con 10 euros por tonelada el depósito de residuos industriales en los vertederos
CADENA SER
La Diputación Foral de Bizkaia ha establecido este año un nuevo tipo impositivo de 10 euros por cada tonelada de residuos industriales depositados en los vertederos, que incrementará a 15 euros en 2024 y a 20 euros al año siguiente, mientras que para los residuos municipales el tipo es de 40 euros/tonelada.
Residuos: gestión responsable frente a técnica del avestruz
EL CORREO
Euskadi dispone de empresas medioambientales especializadas para colocarse a la vanguardia de la economía circular.
El transporte sigue siendo el principal causante de emisiones a la atmósfera en Euskadi
NOTICIAS DE GIPUZKOA
Euskadi continúa firme en su reducción de Gases de Efecto Invernadero (GEI) y sigue mejorando la senda marcada para conseguir los objetivos de la Estrategia de Cambio Climático (Klima). La CAV ha logrado reducir ya sus emisiones un 15% respecto a 1990 y un 31% desde 2005, año de referencia para el Gobierno Vasco.
Trece años de pruebas para dar una segunda vida a la ceniza en las carreteras vizcaínas
EL CORREO
La Diputación acaba de renovar la norma foral que determina los ‘ingredientes’ autorizados para abrir la puerta a un nuevo elemento: la ceniza. El visto bueno llega tras trece años de ensayos en un laboratorio y a escala real, en pequeños tramos viarios de Areatza y Bilbao.