Aldundiak 1.000.000 eurorekin sustatuko ditu tokiko erakundeen hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra lortzeko proiektuak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Foru Erakundeak, berriz ere, udal eta mankomunitateei motibazioa eta laguntza emateko laguntza-ildoa abiarazi du, toki-erakunde horiek prebentzioa, berrerabilera eta konpostajea eta hondakinen gaikako bilketa sustatzen dituzten eta fiskalitate berdea ezartzen laguntzen duten jarduketak gara ditzaten. Dirulaguntza hauetan, aurten, finantzatu daitezkeen jarduketa berriak sartuko dira, hala nola aire zabaleko ekitaldi publikoetan hondakinak sortzea saihestuko duten material berrerabilgarriak erostea, edo etxeko gai toxikoentzako eta etxeko tresna, plastiko, zur eta ontziak ez diren metalentzako edukiontzi espezifikoak, besteak beste partikularren lurrak eta hondakinak edo kafe-kapsulak, erostea.