Aldundiak 1.080.000 euro erabiliko ditu hondakin organikoen bilketa Bizkaian zabaltzeko diru-laguntzetarako
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Diru-laguntza horiek udal eta mankomunitateentzat izango dira, edukiontzi marroiak, poltsa konpostagarriak, etxeetarako ontziak, giltzak, autokonpostagailuak eta birringailuak eskura ditzaten.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluaren bilkuran onetsi ditu bosgarren edukiontzia ezartzeko, eta horrela gure lurraldean hondakin organikoen bilketa zabaltzeko, emango diren diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia. Diru-laguntzek guztira 1.080.000 euroko zenbatekoa osatzen dute eta norgehiagoka araubidearen bidez banatuko dira udal, mankomunitate eta arlo horretan lan egiten duten udal titulartasuneko pertsona juridikoen artean.
Laguntza horietarako erabiliko den diru-partidaren bidez edukiontzi, poltsa konpostagarri, etxeetako ontzi, giltza, autokonpostagailu eta birringailuen eskuraketa finantzatzen lagundu nahi da. Diru-laguntza horien zenbatekoak gehieneko muga bat izango du: 50.000 euro 20.000 biztanle edo gehiago dituzten udalentzat, eta 80.000 euro 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udal eta mankomunitateentzat.
Diru-laguntza hauek lortzeko eskabideak aurkezteko epea egutegiko 60 egunekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.