Aldundiak Bizkaiko ingurumenaren iraunkortasuna sustatzeko programa berri bat abiarizako du

2 abendua, 2012 adclick Sin categoría

 

BIZKAIMEDIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak beste pauso bat eman nahi izan du ingurumen-hezkuntzaren arloan. Hori dela eta, programa berria diseinatu du, Bizkaiko ingurumenaren iraunkortasunean parte hartzea sustatzeko. Helburu hori lortzeko, Bizkaiak zenbait erakunderen lankidetza izan du, hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Garbiker eta Eroski Taldearena.

”Aktiba zaitez +” programa nazioarteko sarekoa den Global Action Plan GKEaren proposamena da. Programaren helburua, ohiturak aldatuta eguneroko jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea da. Programak Nazio Batuen babesa jaso du, eta 23 herrialdetan dago abian. Ondorengo asteetan partaideak hartzeko deialdia egingo dute Durangaldean.

Bizkaiko ikastetxe eta etxeetan ezarriko da, eta ”empowerment” kontzeptuan oinarritzen da. Programan parte hartzen duten pertsonek jarduteko eta ohiturak aldatzeko gaitasuna sentitzen dute, ingurumenean eragin positiboa izateko. Programaren ardatza informazioa zabaltzea, ekintza eta praktika sinpleak egitea, eta iraunkortasunaren parametroen barruan jarduteko forma ludikoak irakastea da. Modu positiboan egingo dira ariketak ingurumen mailan eta maila ekonomikoan (diru aurreztuz) onurak lortzeko.

“Aktiba zaitez +” programaren helburuak

Proiektu honen helburuak honako hauek dira: % 5 murriztea parte hartzen duten ikastetxeetako energia-kontsumoa eta etxeko energia- eta ur-kontsumoa; % 12 igotzea gaikako bilketarako edukiontzien erabilera; eta % 7 murriztea CO2 isuriak.

Plataforma ikasturte guztian egongo da zabalik, eta parte-hartzaileek edozein momentutan eman dezakete izena. Programaren iraupena 12 astekoa da arte-hartzaile bakoitzarentzat (3 aste gai bakoitzeko).