Aldundiak Garbikerren bidez 1,5 milioi euro inbertitu ditu bilketa hautakorra egiten duen flota eta elementuak berritzeko
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Zazpi ibilgailu erosi dira 2016ko Aurrekontuetatik eta aurten Garbiguneetarako beste 5 ibilgailu eta 60 edukiontzi erosteko lehiaketak lizitatu dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerren bidez, 1,5 milioi euro inbertitu ditu azken bi urtetan bilketa hautakorra egiten duen flotako ibilgailuak eta ataza hori burutzeko beharrezkoak diren beste elementu batzuk, besteak beste edukiontziak, berritzeko.
Zehatzago esanda 2016an honako hauek lizitatu ziren: garabidun eta olanadun kamioia Derioko Garbigunerako; trakto-kamioiak diren bi ibilgailu Berriatua eta Igorreko transferentzia plantetarako; ontzi arinen bilketa egiteko kamioi bat eta hiru autotrinkogailu Gernikako transferentzia plantarako. Ibilgailu horiek guztiak urte honetan zehar jaso dira eta operatibo daude, ontzi arinen bilketa egiteko kamioaren kasuan izan ezik, hori hil honen erdialdean egongo delako operatibo.
2017an honako inbertsio hauek egingo dira: garabidun eta olanadun bi kamioi erosiko dira Garbiguneetan zerbitzua emateko; bilketa hautakorreko 60 edukiontzi, horiek ere gune garbi horietan jartzeko; transferentzia-plantetako hondakinak biltzeko bi autotrinkogailu, eta lixibiatuak garraiatzeko zisterna autosostengatzaile sinple bat. Elementu hauek lizitatzeko lehiaketak hasita daude eta aurreikusi da hala ibilgailuak nola edukiontziak operatibo egongo direla datorren urtean.