Alonsotegiko Udalak eta Zabalgarbik udalerriaren garapen ekonomikoa, kulturala eta soziala bultzatuko dute

30 azaroa, 2017 Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias Destacadas EU

ZABALGARBI

Alonsotegiko Udalak eta Zabalgarbi S.A.-k lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, jarduera kulturalaren, enpresakoaren eta hezkuntzakoaren bitartez udalerriaren garapen kulturala, soziala eta ekonomikoa bultzatzeko.

Akordioa gaur goizean sinatu dute Joseba Urbieta Alonsotegiko alkateak eta Mikel Huizi Zabalgarbi S.A.-ko zuzendari nagusiak, eta sinadura ekitaldian, udaleko eta enpresako ordezkariak bat etorri dira esatean hitzarmen horren bitartez are eta lankidetza handiagoa ezarriko dela baterako proiektuetan elkarrekin aritzeko.

Lankidetza hori, beste alor batzuen artean, ekonomiaren sustapenean, kulturaren hedapenean, kultur ekipamenduetan, kirolean eta denbora librean islatuko da. Ekintzailetzarako izpirituaren sustapena, lanpostuak sortzeko neurri eraginkor gisa, gazteen eta emakumeen artean batez ere, eta eragin bereziarekin ekonomiako sektore berritzaileenetan, da hitzarmenean jasotzen den beste alderdietako bat. Horrez gain, akordioak, beste alor batzuetan sor daitezkeen ekimenen sustapena ere jasotzen du: ikerketaren alorrean, toki garapenean, baldintza sozioekonomikoen eta lanekoen hobekuntzan, teknologia berrietan, enpresa kudeaketarako teknika berrietan, enpresa elkartegintzan… Azkenik, Alonsotegiko Udalak eta Zabalgarbi S.A.-k, kulturaren hedapenerako eta sustapenerako lehiaketak, bilerak, hitzaldiak eta prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak ere bultzatuko dituzte.

Hitzarmena 2018ko ekitaldirako sinatu da, eta Zabalgarbi S.A.-k 20.000 euroko ekarpena egingo du. Ekarpen hori zuzenean egin ahal izango zaie udalerriko elkarteei, taldeei eta enpresei.

Lankidetza hori Zabalgarbiren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan jasotzen da. Gizarte erantzukizuna, gertueneko ingurunean aberastasuna eta ongizatea sortzeko konpromisoan oinarritzen da, ekonomiaren sustapenerako jarduketak, babesak eta elkartasun kanpainak bultzatuz. Horrela, balioa eman nahi zaio Bizkaiari, gizarte eta ekonomia iraunkorragoaren, produktiboagoaren eta integratzaileagoaren aldeko apustua eginez.

Konpainiaren Xedeak ezartzen duen bezala, helburua ekonomia zirkularraren funtsezko eragilea izatea da, hondakinen tratamendurako soluzio integralari lagunduz, gardentasunean, garapen profesionalean eta ingurunearekiko konpromiso sendoan oinarritutako kudeaketa bikainaren bitartez, pertsonen osasunaren eta ingurumenaren alde jardunez.