Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Bilboener marka aurkeztu dute, efizientzia energetikoko eta sorkuntza berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzeko
BILBOKO UDALA
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolak BilboEner marka aurkeztu dute gaur goizean Arabiar Aretoan. Marka horren helburua da Bilboko energia-trantsizioko estrategiaren eta Euskadiko 2030erako energia-estrategiaren esparruan energia-efizientziako eta ekoizpen berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzea, estrategiotan zehaztutako helburuak lortzen laguntzeko.