Bizkaia hondakinen gaikako bilketan hazi da 2024an, eta Europako birziklapen-helburuak lortzeko aurrerapausoak sendotzen ari da
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Hiri-hondakinen gaikako bilketak gora egin du edukiontzietan bildutako frakzio gehienetan: papera eta kartoia, biohondakinak, ontziak eta berrerabilgarriak. Errefusaren zatiak handiena izaten jarraitzen du, baina gaikako bilketa etengabe handitzen da. Lurraldeak aurrerapauso sendoak ematen ditu, hondakinen berrerabilpen eta birizklapenerako Europak ezarritako helburuak lortzeko.
Bizkaian hondakinen bilketak apur bat aurrera egin du edukiontzietako hondakinen gaikako bilketan, Hiri Hondakinen Behatokiaren datuen arabera. Masa-bilketaren sistema erabiliena izan arren, gaikako bilketa gero eta gehiago hedatzen ari da. Horrek erakusten du herritarren ohiturak etengabe aldatzen ari direla.
Bildutako kopuru osotik, 305.147 tona gaikako bilketakoak dira; 2023an, berriz, 292.476 tona bildu ziren, eta horrek esan nahi du bilketa ia % 5 igo dela. Aurrerapen horri esker, masa-bilketaren kopuruarekin (329.976 tona; % 51,95) berdintzen ari da.