Bizkaia zero hondakin sortzetik hurbil dago

27 otsaila, 2015 adclick Sin categoría

 

BIZKAIMEDIA

Beste urte batez, Bizkaiko Lurralde Historikoak hiri hondakinen sorrera, gaikako bilketa, bereizketa eta tratamenduaren datuak hobetzen segitzen du, aurreko ekitaldiaren aldean. 2014an, Bizkaian 608.794 tona sortu ziren guztia, hau da, 2013an baino 3.193 tona gehiago (% 0,5eko hazkundea). Bizkaiko biztanlerian 4.500 pertsonako murrizpen txikia egon zen, INEaren arabera. Hazkunde txiki hori krisialdi ekonomikotik irtetearekin batera gertatu da, sei urtez lurraldeko hiriko hondakinen sorreran jaitsierak egon ostean. Bilbon Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta abiatu zenetik, balorizazio material edo energetikoko portzentajea nabarmen gehitu da, % 90 gainditzeraino. Q sukarraren krisialdiaren ostean, azpiegitura hori desinfektatzeko 3 hilabetez ixtera behartu bazuten ere, 2014an sortutako zaborraren % 10 baino gutxiago bota zen kontrolatuta dagoen hondakindegira. Horrenbestez, Bizkaiak soberan betetzen ditu Europar Batasunak hondakinak isurtzearen inguruan 2016rako ezarritako helburuak.

Hiri hondakinen balantzeak, beste urte batez, foru erakundeak gaian izan dituen ingurumen politiken arrakasta erakusten du, Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan Integralean (2005-2016) definituak.

Hondakinak kuantifikatzeko metodologia

Bizkaiko Foru Aldundian egindako hiriko hondakinak kontrolatzeko inbentarioak indarrean dagoen legediak ezarritako ildoak jarraitzen ditu, zehazki 22/2011 legeak ezarritakoak. Azken horrek udalak zein hondakin kudeatzeko eskumena duen xedatzen du. Behatokiaren metodologia honetan hondakin mota hauek bereizten dira:

Etxeko hondakinak (EH): etxeetan sortutako hondakinak, eta zerbitzu eta industrietan sortzen diren etxeko hondakinen antzeko hondakinak. Bestetik, etxeetako eraikuntza eta konponketetako obra txikietako hondakin eta eskonbroak, bide publikoak, berdeguneak, aisialdi-eremuak eta hondartzak garbitzearen hondakinak, hildako etxeko animaliak eta ibilgailu abandonatuak hemen sartzen dira. Horrela, definitutako metodologia berriaren arabera, tipologia honen barruan ondoko hauek sailkatu dira:

  • Etxeetako hondakinak (EH): etxeetan sortutako hondakinak, eta etxeetako eraikuntza eta konponketa obra txikietako hondakinak.
  • Zerbitzu eta industrietan sortutako antzeko hondakinak (ZIAH): hemen etxeetako hondakinen antzeko hondakinak sartzen dira, etxeetakoak ez diren obra txikietako hondakinak (bulegoetakoak, lokal komertzialetakoak etab), bide garbiketakoak, hildako etxeko animaliak eta kalean abandonatutako ibilgailuak.

Hondakin komertzialak (HK): hemen komertzio jarduerak eta zerbitzuen sektoreko hondakinak sartzen dira (komertzioa, ostalaritza, bulegoak etab).

Hondakinen gaikako bilketa eta bereizketa, tratamendua eta azken destinoak

Hondakin kudeaketari dagokionez, estatistikako datuek ez dute beti ziklo osoa islatzen: prebentzioa (hondakina ez sortzea, sortutako hondakinen gutxikuntza gisa bakarrik kuantifikatu ahal dena), berrerabilerara eta birziklatzera bideratutuako gaikako bilketa eta bereizketa, hondakinaren balio materiala eta energetikoa aprobetxatzeko tratamenduak eta, azkenik, errefusako azken zatia modu seguruan deuseztatzea. Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan Integralaren (2005-2016) ohiko bigarren berrikuspenak bide eman du hondakin zati bakoitzaren fluxuak zehatz-mehatz ezagutzeko. Gaur egun, behatokiaren metodologiak gaikako bilketako eta bereizketako datuak zehazten ditu batetik, eta azken birziklatzearen datuak (hau da, benetako birziklatzearenak), bestetik.

Kontuan izan behar da gaika bildutako hondakinen zatiak jasotzen dituzten tratamendu aurreko plantek gaiaren arabera bereizten dituztela, berrerabiltzeko edo birziklatzeko. Aitzitik, zati garrantzitsu bat dago, bere ezaugarriengatik, ezin dena birziklatzera bideratu. Horregatik, energetikoki balorizatzen da edo, hori ezinezkoa denean, kontrolatutako hondakindegi batera bideratzen da. Horrenbestez, lehenago birziklatzean sartzen zen portzentaje bat deskontatu behar da, balorizazio energetikoan edo deuseztapenean sartzeko. Aitzitik, Zabalgarbira iristen den masako zaborraren zati bat metalak edo materialak dira. Horiek bereizi eta birziklatzen dira. Horregatik, hondakin horiek benetako birziklatzearen azken kontaketan sartu behar dira. Finean, balantze globala egin behar da, hondakin primarioa eta sekundarioa (hau da, hondakin primarioa kudeatzeko sistemetan sortzen dena) kontuan izanik.

Krisialdiaren ostean, zabor gehiago sortu da

Aurreko atalean azaldu dugunez, hiri hondakin guztiak kalkulatzeko, etxeko hondakinak (EH) eta komertzialak (HK) batzen dira. 2014an 471.553 tona EH eta 137.241 tona HK batu dira. Guztira, pasa den urtean 6.80794 tona HH sortu ziren, aurreko urtean baino 3.193 tona gehiago (% 0,4).

HHen sorreran izandako bariazioa desberdina da etxeko hondakinen frakzioan eta hondakin komertzialenetan. Lehenengo kasuan gora egin du eta bigarrenean, aldiz, behera:

EH

12.947 Tn

à

+% 2,8

 

HK

-9.754 Tn

à

-% 6,6

 

 

HHen sorrera per capita (529 kg/biztanle/urte 2014an) asko murriztu da (524 kg/biztanle/urte 2013an). Etxeko kontsumoak krisialdi ekonomikotik irteten hasiak garela erakusten du eta batez ere hondakinen sorreran ikusi da hori. Hala ere, hondakinen sorreraren igoeraren ehunekoaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko aldea prebentzio politiketan egindako aurrerapenen ondorio da.

Gaikako bilketako eta bereizketako indizeak hobetu dira

Gaikako bilketa indizeak frakzio guztietan hobetu dira:

 

 

2013

 

2014

EH

à

% 33,3

à

% 35,3

HK

à

% 57,0

à

% 59,0

HH

à

% 39,0

à

% 40,6

 

Gainera, Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta martxan jarri zenez gero (Q sukarraren krisialdiaren ostean desinfektatzeko 3 hilabetez ixtera behartu bazuten ere), helmuga berriak lortu ahal izan dira hiri hondakinen gaikako bilketa eta bereizketa indizeei dagokienez. Gaika bildutako hondakinen 247.175 tonei TMBan gaika bereizitako 121.029 tonak gaineratu behar zaizkie, 368.204 tonaraino. Hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko erabiltzen dira. Hori 2014an sortutako hondakinen % 60 baino gehiago da.

Hondakindegietan sartutako zaborra asko gutxitu da

Beste urte batez masan biltzen diren hiri hondakinen zenbatekoa gutxitu da (7.634 tona gutxiago, hau da, % 2,1eko gutxikuntza). 183.119 tona balorizazio energetikora bideratzen dira, eta hondakindegian 57.471 tona bakarrik sartu dira, hau da, 2013an baino 40.336 tona gutxiago. Horrek % 41,5eko murrizketa esan nahi du.

Bilboko Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta abian jartzearen ondorioz, portzentajeetan Bizkaiko kudeaketa sistemen eskema globala optimizatu da. Bizkaian sortzen diren hondakin primarioen % 90 tratamendu aurreko sistemetara bideratzen dira, balio materiala (% 60) edo energetikoa (% 30) aprobetxatzeko. Beste % 10a bakarrik sartzen da kontrolatutako hondakindegietan, inolako aprobetxamendurik gabe. 2014. urtean azpiegitura abian jarri da eta proba eta egokitzapen fasean egon da baina Q sukarraren krisialdiaren eraginez itxita egon zen 3 hilabetez. Horregatik, 121.029 tona bakarrik tratatu dira. Kopuru hori oraindik urteko 180.000 tonako gaitasun nominaletik urrun dago. Ondorioz, 2015. urtean kopuruak asko hobetzea espero daiteke.

Bizkaiak Hondakindegien zuzentaraua betetzen du 2009. urteaz geroztik

Bizkaiak hondakindegiei buruzko 1999/31/EE Zuzentarauak 2016rako markatutako helburuak soberan betetzen ditu 2009az geroztik. 1995. urtearekin alderatuta, 2014an % 10,8 murriztu da hondakindegietako materia biodegradagarria. % 89,2ko murrizketa horrekin, Bizkaiak soberan betetzen du EBk 2016ko uztailerako ezarritako helburua (gutxienez % 65 murriztea).  Murrizpen hori % 100ekoa izatea nahi du Bizkaiko Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralak (isurketa gordina 0). Helburu horretara hurbilduko gara Tratamendu Mekaniko eta Biologikoko Planta bere gaitasun osoan martxan jartzen denean. Bizkaiaren ahaleginari esker, gainera, Euskadik Zuzentarauak exijitutako helburuak betetzea errazten du.

Eraginkortasuna birziklatzean eta azken masaren balantzea

Gaika bildutako eta bereizitako hondakin guztietatik (368.204 tona), gehiena modu eraginkorrean berrerabiltzen edo birziklatzen da. Horri hondakin sekundarioen zati handi bat gaineratu behar diogu (metalak eta zepak), balorizazio energetikoarekin tratatzearen emaitza direnak; horiek ere birziklatzen dira. Pisuaren parte handi bat lurrundutako ur modura galtzen da prozesu horietan eta azkenean, inola ere aprobetxatu ezin direnak kontrolatutako hondakindegira bidaltzen dira, errefusako azken zati gisa.

Lehen mailako hondakinen (tratamendurik gabekoak) eta bigarren mailagoen (lehen mailako tratamendutik ateratakoak) fluxu guztiak biltzen dituen azken masa balantzeak kudeaketarako azpiegituren azken beharrizanak ezagutzea eta sistemaren amaierako eraginkortasuna kalkulatzea ahalbidetzen du, hots, hondakinak zein gradutan aprobetxa daitezkeen baliabide gisa.

Guztizko birziklapen indizea hondakinak kudeatzeko sistema integratuaren amaierako eraginkortasunaren adierazlerik onena da eta masen balantzea eginez kalkulatzen da. Funtsean, sistema horretatik ateratzen den hondakin kopurua pisutan zehaztea eta benetan modu eraginkorrean birziklatu dena baztertzea baino ez da, azkenean zuzenean edo egindako tratamendu aurreko jarduketa guztien errefusako azken zati gisa hondakindegira bidali denaren aldean. Logikoa denez, kopuru hori sortutako hiriko hondakinen hasierako pisu osoa ken konpost, bioegonkortze edo balorizazio energetikoaren prozesuetan ur moduan galdu duena da.

2014. urterako masen balantzearen arabera, kudeaketarako sistema integratuan sartu ziren 608.794 tonetatik 267.213 tona birziklatu ziren modu eraginkorrean, 127.528 tona bidali ziren hondakindegira errefusako azken zati gisa eta 214.025 tonako galeragatik pisua murriztu zen. Horrenbestez, benetako birziklapen osoaren indizea % 67,7 izan da 2014an, 2013koa baino % 62,5 gehiago. Esan beharra dago ehuneko horretan berrerabilitzako hondakinen 3.341 tonak sartzen direla. Frakzio txikiagoa badira ere, oztopoa dira hondakinak kudeatzeko Europako hierarkiaren helburuak betetzeko. Beraz, Bizkaia Europa iparraldeko herrialderik aurreratuenen pareko ingurumen bikaintasunaren mailan dago.