Bizkaiak berrerabilera eta birziklatze indizeak hobetu ditu eta, bosgarren urtez segidan, hondakinen sorkuntza murriztu du

4 martxoa, 2013 adclick Sin categoría

 

BIZKAIMEDIA

Bizkaiko Lurralde Historikoak, aurten ere, aurreko urtearekin alderatuta hobetzen jarraitu du  hiri-hondakinen sorkuntza, bilketa  hautakor eta tratamenduari dagokienez. 2012. urtean  Bizkaian guztira 620.000 Tn ekoiztu ziren, hau da, 2011. urtean ekoiztutakoarekin erkatuta  8.000 tonatik gora  gutxiago (% 1,3ko murriztapena), nahiz eta, INE erakundearen datuen arabera, Bizkaian biztanleria 2.667 pertsonatan hazi zen. Hori guztia gorabehera, murriztapen-tasa  aurreko urteetakoa baino nabarmen baxuagoa da. Balorizazio material edo energetikoaren ehunekoak puntu baten egin du gora eta % 74ra iritsi da. Horrela, Bizkaiak  urteak daramatza hondakinen isurpenaren arloan Europar Batasunak 2016. urterako ezarri zituen helburuak  betetzen.

Hiri-hondakinen arloko balantzea eginda, aurten ere, argi ikus daiteke foru erakundearen ingurumeneko politiken arrakasta; politika horiek Bizkaiko Hiri-hondakinen Kudeaketa Integraleko II. Planean, 2005-2016, definituta daude.

Hondakinak kuantifikatzeko metodologia berria

Bizkaiko Foru Aldundiak azken hamarkada hauetan hiri-hondakinen arloan egin dituen inbentarioak unean-unean indarrean zegoen legeriak ezarritako irizpideak betez egin dira, zehatzago esanda, hondakinei buruzko 10/1998 Legea betez. Dena dela, Hondakinei buruzko Zuzentarau Markoaren onespenarekin (2008/98/CE), eta arau horrek  ostean hondakinei eta lur kutsatuei buruzko 22/2011 Legean izan zuen transposizioarekin, derrigorrezkoa izan da Hondakinen Bizkaiko Behatokia xedapen horietan jaso diren definizio eta sailkapen berriei egokitzeko lan zehatza eta sakona egitea.

Zehatzago esanda, hondakinei eta lur kutsatuei buruzko 22/2011 Legeak:

Aldaketak sartu ditu hondakinen izendapenetan, bereziki hiri-hondakinei (H.H.) dagokienez.

  • Aldatu egin ditu, etxeetan ekoizten diren hondakinekin berdinesteko modukoak diren hondakinen derrigorrezko eta hautazko bilketen arloan, Toki Izakien eskumenak; eta gauza bera egiten du jardueretakoak berezkoak diren merkataritzako hondakinen arloan.
  • Bereiztu egiten ditu bilketa egiteko era (hautakorra  edo multzoan) eta hondakinaren amaierako destinoa (berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio energetikoa edo ezabatzea).

Nahiz eta Hondakinen Bizkaiko Behatokia erabat finkatuta dagoen izakia izan egokitzat jo da, legeria berriari egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa horiek ez ezik,  inbentarioak egiterakoan Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzen dituen iturrien eta datu guztien bilketa egiteko metodologiaren analisia egitea. Horren guztiaren azken helburua ataza horiek burutzeko metodologian hobekuntza lortzea da.

Hondakinen sailkapen berria

10/98 Legeak ezarri duenarekin bat hiriko hondakinaren kontzeptuaren barruan, alde batetik,  etxe partikularretan ekoizten diren hondakinak sartzen dira eta, bestetik, IMEHA (industria, merkataritza eta erakundeetako hondakin asimilagarriak) izenekoak, hau da, merkataritza, industria eta zerbitzuetan sortzen direnak, eta baita arriskutsuen kalifikaziorik ez duten eta, euren izaera edo osaketagatik, aurrean adierazi diren toki eta jardueretan ekoizten direnekin berdinesteko modukoak diren  beste guztiak ere.

Nahiz eta 22/2011 Legean orain ez diren  sailkapen horrekin hiri-hondakinak edo udal hondakinak agertzen, bai ezartzen dira zeintzuk diren udal eskumenen barruan sartzen diren hondakin motak, zehatzago esanda, etxe-hondakinak eta merkataritzako hondakinak. Horrela, Behatokiaren  metodologia berrian hondakinen mota hauek bereizten dira:

‐        Etxe-hondakinak (E.H.): hauen barruan sartzen dira etxeetan sortzen diren hondakinak eta aurreko horiekin asimila daitezkeen eta zerbitzuetan  eta industrietan ekoizten diren hondakinak. Beste alde batetik, talde horren barruan sartu dira etxeetako  eraikuntza eta konponketa obra txikietan sortzen diren hondakinak eta eskonbroak; kaleen eta herri bideen, berdeguneen, josteta guneen eta hondartzen garbiketaren emaitzako hondakinak; hiltzen diren etxeko animaliak eta bertan behera utzitako ibilgailuak. Beraz,  tipologia honen arabera definitu den metodologia berriarekin, bereiztu egiten dira:

  • Etxeko Hondakinak (E.H.): eta hauen barruan sartu dira etxeetan sortzen diren hondakinak, etxeetako  eraikuntza eta konponketa obra txikietan sortzen diren hondakinak eta eskonbroak barne.
  • Zerbitzuetan eta industrietan ekoizten diren antzeko hondakinak (ZIAH): etxeetan sortzen diren  hondakinen antzekoak, eta baita etxeetakoak ez diren obra txikietako hondakinak ere (bulegoak, merkataritzako lokalak, etab.), kaleen garbiketetakoak, hiltzen diren etxeko animaliak eta herri bideetan bertan behera utzitako ibilgailuak.

‐        Merkataritzako Hondakinak (M.H.): hauen barruan sartzen dira merkataritzako jardueran eta zerbitzuetako (merkataritza, ostalaritza, bulegoak, etab.) beste guztietan ekoizten diren hondakinak.

Hondakinen amaierako destinoaren kalkulu berria

Hondakinen kudeaketari dagokionez, aurreko inbentarioetan bilketa hautakorra  berrerabiltzeko edo birziklatzeko prestakuntzari berdinetsita aurkezten zen, eta zatikirik bereiztu gabe multzoan egiten den bilketa ezabaketa edo balorazio energetikoari berdinetsita. Bizkaiko Hiri-hondakinen Kudeaketa Integraleko II. Plana, 2005-2016, delakoaren bigarren berrikuspenak aukera eman du hondakinen zatiki guztien amaierako destinoak era xehekatuan ezagutzeko eta, gaur egun,  kalkuluak egiteko metodologiak bidea ematen du alde batetik bilketa hautakorraren datuak eta, bestetik, birziklatzearenak, eskuratzeko. Hau da, birziklatze eragingarria.

Kontuan hartu behar da era hautakorrean biltzen diren hondakinak jasotzen dituzten hondakinen tratamendu plantek, hau da, zabor horien ezaugarrien ondorioz  birziklatzaileentzat balio ez dutenak, bada maila energetikoan balorizatzen dituztela edo, hori ezinezkoa denean, zabortegirako uzten dira. Horrek esan nahi du ehuneko bat deskontatu behar dela lehen birziklatzeko zenbatesten zenetik, eta hori  balorizazio energetikora edo ezabaketara pasatu behar da.

Dena dela,  zatikiak berezitu gabe Zabalgarbira iristen den zaborraren atal bat metalak dira; horiek berezitu egiten dira eta birziklatzeko dira. Beraz, lehen  balorizazio energetikora edo birziklatzera eramaten zen kopuru hau gehitzen da. Gauza bera gertatuko da oraintsu inauguratu den  Arraiz mendiko Tratamendu Mekaniko Biologikoko Plantarekin; planta honi esker era hautakorrean bildu ez diren hondakinen zati bat, azkenean, birziklatzeko izango da.

Murriztu egin da etxeetan sortzen den zaborra

Aurreko atalean azaldu den bezala, hiri-hondakinen munta osoa kalkulatzeko batu egiten ziren etxe-hondakinak (E.H.) eta merkataritzakoak (M.H.). Halaber, etxe-hondakinen barruan berariaz etxekoak diren hondakinak (E.H.) eta, proportzio txikian, horien antzekoak diren zerbitzu eta industrietako hondakinak (ZIAH) bereiztu dira.

2012.ean 619.804 Tn H.H. bildu dira, aurreko urtean baino 8.077 Tn  gutxiago (% 1,3).

H.H.en sorkuntzaren murriztapenaren arrazoia etxe-hondakinen zatikiagatik da; ordea, merkataritzako hondakinen arloan, gehikuntza txikia gertatu da:

E.H.

– 9.688 Tn

à

% -2,0

 

M.H.

1.610 Tn

à

% 1,1

 

 
H.H.en per cápita sorkuntza (535 kg/bizatanle/urteko 2012.ean)  nabarmen murriztu da (543 kg/biztanle/urteko 2011.ean). Bizkaian H.H.en sorkuntzan igarri den etenik gabeko jaitsiera horren arrazoi nagusiak bi dira: kontsumo iraunkorreko politiken sustapena eta, batez ere,  krisi ekonomikoa.

Hobetu egin dira bilketa hautakorreko indizeak

Zatiki guztietan hobetu egin dira bilketa hautakorraren eta birziklatzearen indizeak (aurreko urteetako balantzeetan ere esan den bezala, dauzkagun azpiegiturekin  “goia jo dugu”).

 

 

2011

 

2012

E.H.

à

% 31,45

à

% 32,22

M.H.

à

% 54,53

à

% 56,02

H.H.

à

% 37,05

à

% 38,13

 
2013. urtean zehar Tratamendu Mekaniko Biologikoko Planta abian jartzearekin aukera egongo da zaborraren bilketa hautakorra  eta birziklatzearen arloetan helmuga berriak lortzeko. Gaur egun indizeak apur bat hazten dira urtetik urtera eta arlo honetan lortuta ditugu  Europan mailarik gorenean dauden Herrietan lortzen direnak.

Bizkaian era hautakorrean biltzen diren zaborren %  90 berriz erabiltzen da edo birziklatu egiten da

Era hautakorrean biltzen diren hondakin guztietatik (239.153 Tn), 3370 Tn,  hau da, % 1,4, berrerabili egiten dira;  700 Tn konpost bihurtzen dira eta 208.203 Tn era eragingarrian birziklatzen dira. Horrek esan nahi du  era hautakorrean biltzen diren hondakinen zatiki guztien % 90, azkenean, berrerabili edo birziklatu egiten dela. Gainerako % 10, berrerabilpena eta birziklapena prestatzeko prozesuen emaitzakoa, zabortegira eramateko soberakina (% 5) edo era energetikoan balorizatzeko zatikia da (% 5).

Masa guztien amaierako balantzeak (honen barruan sartzen dira hondakinen fluxu guztiak, hala oinarrizkoak, tratamendurik gabekoak, nola bigarren mailakoak, jatorrizko tratamendu baten emaitzakoak) aukera ematen du kudeaketa azpiegituren amaierako beharrizanak ezagutzeko. Horrela, Bizkaian kudeatzen diren hondakin guztiak hartuta (672.177 Tn.),  % 38,5  birziklatu egiten da, % 33,6 balorizazio energetikoaren xede da eta  % 27,9 zabortegira eramaten da.

Murriztu egin da zabortegietara eraman den zaborra

Aurten, berriz ere, aurrearreta politikei esker, murriztu egin da bereiztu gabe bildu eta zabortegira eramaten den hiri-hondakinen kantitatea:

170.482 Tn à 167.319 Tn  (3.163 Tn à % -1,9).

Ehunekoetan hobetu egin dira tratamendu-sistemak: Bizkaian ekoizten den zaborraren % 74  era materialean (% 39%) edo energetikoan (% 34) aprobetxatzen da. Gainerako  % 27 baino ez da zabortegi kontrolatuetara eramaten dena.

Halaber, gehikuntza nabarmena egon da (% 19,5) berrerabiltzeko diren hondakinen kopuruaren arloan:

2.301 Tn à 2.749 Tn  (448 Tn à % 19,5).

Bizkaiak 2009. urtetik betetzen du 2016. urterako den Europako helburua

Bizkaiak, aurten ere, aise gainditu ditu  zabortegiei buruzko  1999/31/CE Zuzentarauak 2016. urterako ezarri  zituen helburuak; gogorarazi behar da Lurraldeak 2009.ean lortu zuela helmuga hori. 2012. urtean,  1995. urtearekin erkatuta,  1,3raino murriztu da zabortegietan uzten diren materia biodegradagarrien kopurua. Ia % 69ko  murrizketa horrekin Bizkaiak aise betetzen du EBk 2016ko uztailerako ezarri zuen helburua (gutxienez % 65eko murrizketa). Bizkaiko Hiri-hondakinen Kudeaketa Integraleko II. Planean ezarri denaren arabera murrizketa hori  % 100ekoa izatea da (0 isurketa gordina).  Helburu  hori ere ezarri zen epea baino arinago lortuko da Tratamendu Mekaniko Biologikoko Planta (TMB) abian jartzen denean. Bizkaiaren ahaleginari esker, aldi berean, zilegi da Euskadik ere Zuzentarauak ezarri dituen helburuak betetzea.