Bizkaiak ia 14 mila tona hondakin berrerabili ditu

26 azaroa, 2014 adclick Sin categoría

 

BIZKAIMEDIA

Azaroaren 22ra bitartean ospatzen den Hondakinak Saihesteko Europako Astean hondakinik ez sortzeko politikek eragina izan dute Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Daturik aipagarrienetako bat  (2014ko urtarriletik urrira bitartean) bildutako hondakin kopuruaren banaketa hau litzateke: Berziklatuk tamaina handiko hondakinen 11.409 tona batu ditu; Kooperak kudeatutako edukiontziaren bidez gero berrerabiltzeko batutako 2.438 tona arropa, jostailu, etxeko tresna, etxetresna elektriko… eta Garbiguneetan batutako 13,08 tona jostailu eta beste elementu batzuk.

Guztira 13.860,08 tona hondakin batu dira modu selektiboan, ostean berrerabiltzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lehen mailako hondakinen gainean isurketarik ez egotea nahi du eta, horretarako, aipatu hondakinen materialen berrerabilera eta birziklapenaren maximizazioaren aldeko apustua egiten du.

2005-2016 Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera, Aldundiak xedetzat du Bizkaian sortutako hondakinen berrerabilera maximizatzea, zero hondakin gordinaren helburua betetzeko. Plan horretan hondakinaren azken xedearen hierarkia zehazten da, eta berrerabilera lehenesten da guztien gainetik nabarmenki, eta prebentzioari ematen zaio lehentasuna horren barruan.