Category: Zabalgarbi Noticias EU

24 Aza

Bost urtean, Euskadik erdira murriztu du hondakin ez-arriskutsuen isurpena

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

IREKIA

2018az geroztik, Euskadik %49 murriztu ditu orain arte zabortegira bideratzen ziren hondakin ez-arriskutsuak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean jakinarazi duenez.

Komunikabideekin izandako bilera batean, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Murrizteko Planean aurreikusitako ekintzen bidez lortutako aurrerapen nagusiak aurkeztu ditu Tapiak. Sailburuaren esanean, emaitza horiek lortu izanaren arrazoi nagusia, besteak beste, isurketa- eta errausketa-kanona abian jartzea izan da, zeinak ekonomikoki zigortzen baitu zabortegia erabiltzea hondakinentzako azken soluzio gisa, berreskuratzeko beste aukera batzuk baliatzearen aldean.

Tapiak aurreratu duenez, tasa hori aplikatuta 11,9 milioi euro inguru bilduko dira 2023an, eta nabarmendu du foru-aldundiekin lanean ari direla erakundearteko ingurumen-funts bat sortzeko, kanon horren bidez lortutako diru-zenbatekoak ekonomia zirkularraren arloko jarduera zehatzetara bideratzeko.

Hondakinen Kudeaketa Planaren betetzea

Sailburuak nabarmendu du 2021az geroztik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 31,2 milioi euro bideratu dituela isurpenak ahalik eta gehien murrizteko eta hondakinen berrerabilera sustatzeko bigarren mailako material gisa, eta, horretarako, ekonomia zirkularreko eta hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko proiektuak babestu dituela euskal enpresa eta administrazio publikoetan. Laguntza horiek Hondakinen Prebentzio Planarekin gauzatzea aurreikusita dauzkan 97 milioi euroen parte dira, zeinak hemendik 2030era bitartean egikarituko baitira.

Gehiago irakurri

17 Aza

Bizkaiak enbalaje-hondakinak murrizteari buruzko kontzientziazioa bultzatuko du, jokoen eta lehiaketa baten bidez

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Bizkaiko Foru Aldundiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) ospatuko du ekimen honen bidez, bi obra-edukiontzitan. Edukiontzi horiek jarduerarako espazio gisa berrerabiltzeko prestatu dira, eta jungla gisa girotu. Edukiontziok Bilbon (azaroaren 18tik 26ra), Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren 29tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Aztarna Garbiak’ ekimena aurkeztu du gaur. Ekimen horrekin bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) ospakizunarekin. Ekimenak, jokoen eta lehiaketa baten bidez, hondakinak murriztearen garrantziaz kontzientziatuko ditu herritarrak, eta kontsumitzen ditugun produktuek enbalaje gehiegi izaten dutela nabarmenduko da. Ekimen horrek lurraldeko zazpi udalerri zeharkatuko ditu, gaurtik urtarrilaren 21era arte.

Jarduera berri horren gaurko aurkezpenean, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatu Arantza Atutxak azpimarratu du produktuen enbalajeak sortzen duen hondakin kopurua murriztu egin behar dela. Ekimen honekin garrantzi handiko mezua plazaratzen ari gara, kontuan hartu behar baitugu Europar Batasunean erabiltzen diren plastikoen % 40 eta paperaren % 50 enbalatzeko erabiltzen direla, hau da, udal-hondakinen % 36. Gainera, kontuan hartzen badugu Europako Batzordeak enbalaje guztia 2030erako berrerabilgarria edo birziklagarria izateko helburua ezarri duela, erronka garrantzitsu bat dugu aurrean, eta erronka hori geure gain hartzen dugu honelako ekimenak abian jarriz, adierazi du. Eta azpimarratu duenez, beharrezkoa da neurriak berehala hartzea. Erakundeen, enpresen eta ekonomiaren arloko neurriak, baina baita gizartearen arlokoak ere. Denok egin behar dugu ekarpena. Eta gizarteak enbalaje gehiegi erabiltzearen aurkako borrokarekin bat egin dezan, lehenik eta behin horren ondorio negatiboak zein diren jakin behar du. Horixe lortu nahi dugu ekimen honekin: hondakin gutxiago sortzeak eta, bereziki, enbalajeari loturiko hondakinak murrizteak duen garrantziaz informatzea eta kontzientziatzea.

Aurretiazko erreserba

‘Aztarna Garbiak’ ekimena berrerabilitako bi obra-edukiontzitan egingo da, eta junglan girotuta dago. Bi espazio bereizi ditu. Bakoitzean, trebetasunekin lotutako joko bat egingo da taldeka, eta, esperientzia amaitu aurretik, azken galdera-txanda bati erantzun beharko zaio. Joko eta galdera horien helburua da etxeetan kontsumoa murriztearekin, produktuak edo materialak berrerabiltzearekin eta hondakinak birziklatzearekin lotutako gaiak zabaltzea. Ildo horretan, erronkak planteatuko dira; besteak beste, zer akats egiten diren hondakinak edukiontzietara botatzean, zenbat denbora behar duten ontziek degradatzeko, zertan den ozeanoen kutsadura eta ‘naturazaborra’ (naturan barreiatutako zaborra) edo zer produktu sortzen diren hondakinak birziklatuz.

‘Aztarna Garbiak’ ekimena gaur hasiko da Bilbon, eta bertan egongo da azaroaren 26ra arte. Ondoren, Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo da.

Sarrera librea izango da, baina aldez aurreko erreserbak egiteko sistema bat ere badago, karteletan agertzen den QRko estekaren bidez (https://www.aztarnagarbiak.eus/eu), edo aurrez aurre, edukiontzien ondoan instalatuko den karpan.

07 Aza

El sector de la conversión de residuos en energía, optimista de cara al futuro

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

RETEMA

En las difíciles condiciones económicas de los últimos meses, el sector de la transformación de residuos en energía ha demostrado resiliencia. No sólo garantiza el tratamiento de residuos con altos estándares ecológicos e higiénicos, sino que también proporciona estabilidad para el crecimiento y el empleo en Europa. Así lo demuestra el último informe presentado por CEWEP y la consultora especializada Ecoprog.

Gehiago irakurri

10 Urr

La industria de la valorización energética de residuos reclama a la UE un “despliegue a gran escala de los combustibles alternativos sostenibles”

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

RESIDUOS PROFESIONAL

Una coalición de organismos de la industria de los residuos y los combustibles ha pedido al Parlamento Europeo que su Ley sobre la Industria Cero Neto defina explícitamente las tecnologías de combustibles alternativos sostenibles entre las medidas necesarias para alcanzar el balance neto cero.

Entre los firmantes se encuentran la Confederación Europea de Plantas de Valorización Energética de Residuos (CEWEP) y los Proveedores Europeos de Tecnología de Valorización Energética de Residuos (ESWET).

Gehiago irakurri

04 Urr

Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Bilboener marka aurkeztu dute, efizientzia energetikoko eta sorkuntza berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzeko

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

BILBOKO UDALA

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolak BilboEner marka aurkeztu dute gaur goizean Arabiar Aretoan. Marka horren helburua da Bilboko energia-trantsizioko estrategiaren eta Euskadiko 2030erako energia-estrategiaren esparruan energia-efizientziako eta ekoizpen berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzea, estrategiotan zehaztutako helburuak lortzen laguntzeko.

Gehiago irakurri

05 Ira

El transporte sigue siendo el principal causante de emisiones a la atmósfera en Euskadi

Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

NOTICIAS DE GIPUZKOA

Euskadi continúa firme en su reducción de Gases de Efecto Invernadero (GEI) y sigue mejorando la senda marcada para conseguir los objetivos de la Estrategia de Cambio Climático (Klima). La CAV ha logrado reducir ya sus emisiones un 15% respecto a 1990 y un 31% desde 2005, año de referencia para el Gobierno Vasco.

Seguir leyendo