Category: Zabalgarbi Noticias EU
Bizkaiko Batzar Nagusiek Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan Integral barria onartu dabe
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan Integrala (BHPKPI 2030) jasoten dauen Foru Arau proiektua behin betiko onartu da gaur Gernikan egin dan Bizkaiko Batzar Nagusien osokoan. Orokorrean, hamarkadatik geratzen danerako (2024-2030) tokiko hondakinak kudeatzeko ibilbide orri horren helburu nagusiak hondakinen sorrerea % 15 murriztea eta sortzen diran 5 kilotatik 4,9 berreskuratzea dira. Ekonomia zirkularra sustatzeko, birziklapena hobetzeko eta hondakinen sorrerea murrizteko neurriak jasoten dituan plana Bizkaiko Batzar Nagusien gehiengoagaz sortu da, aldeko 33 boto (Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Bizkaiko Talde Popularra), abstentzino 2 (Elkarrekin Bizkaia) eta kontrako 15 (EH Bildu) jaso ditualako.
Arauaren helburua, dokumentuak berak jasoten dauenez, da “Bizkaia hondakinen prebentzinoan eta kudeaketan erreferentziazko puntu bihurtzea, hondakinak murriztuz eta ahalik eta gehien aprobetxauz, berrerabilpena eta birziklapena edo balorizazino materiala lehenetsiz beste edozein tratamentu motaren ganetik”. Zenbakietan, hondakinen ibilbide-orri horren helburua da Bizkaiak bere hondakinen % 76,61a materialki balorizetea (% 70,97a berrerabiltzea edo/eta birziklatzea eta % 5,64a konpostetea), % 20,90a energetikoki balorizetea eta, hondakin horreek tratau ostean % 2,49a behin betiko deuseztatzera bideratzea.
Zifra horreetara heltzeko, Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak adierazo dauenez, hondakinen plangintzaren erreferentziazko dokumentuak “8 helburu estrategiko, 13 programa eta 47 jarduera zehatz” gauzatzea aurreikusten dau datozan sei urteetarako. Ibilbide-orri horren marrazkian, Aldundiko arduradunak azpimarratu dau funtsezkoa izan dala lurraldeko 94 udalek eta 5 mankomunidadek parte hartzeko edegi zan eta horreen eretxiak jasoteko balio izan eban prozesua. Bizkaiko eskualde guztietan 11 topaketa egin eta gero 169 ekarpen lortu ziran. Talde politiko guztietako ordezkariek osatzen daben Bizkaiko Iraunkortasunerako Kontseiluan aurkeztutako dokumentua “aho batez” onartu zan.
Parte-hartzeko prozesu horren ostean, 200 orrialde baino gehiagoko planak Batzar Nagusietako taldeen 14 zuzenketa-eske jaso ebazan. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko batzordeak aldeko botoa emon eutsen irailaren 18an aldaketa horreetako seiri; Foru Gobernuari eusten deutsien Batzar Nagusietako talde biek (Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak) batera planteautakoei, gehienak herritarrek aurkeztutako alegazinoak, hain zuzen be. Aldaketa horreek zerikusia eben, besteak beste, hondakinen kudeaketearen inguruko datuak Gardentasunari buruzko Foru Arauaren arabera argitaratzeko kapituluan hobekuntzak sartzeagaz eta bilketarako ibilgailuen kilometrajea murrizteagaz.
Beste alde batetik, saio haretan, oposizinoak aurkeztutako zuzenketa-eskeek ez eben ibilbide bera izan, eta gaur aztertu dira barriro. Batzordeak ez ebazan onartu Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia taldeak erregistrau dituan zuzenketa-eske biak eta EH Bilduren 6 aldaketak. Bizkaiko Talde Popularrak ez eban zuzenketa-eskerik aurkeztu. Gaur, ostera, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek, batzordean iradoki eben lez, batzordearen erespenean aldaketa bi sartzea erabagi dabe, biak Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia taldeagaz negoziauta.
Lehenengo aldaketan, planaren kudeaketea eta jarraipenerako prozedurea ezartea sartu da arauan, tresna bigaz: barne jarraipenerako batzordea eta eragileen batzordea, Aldundiak, Garbikerrek, udalek, mankomunidadeek eta “Bizkaiko hondakinen kudeaketearen arloan ordezkagarritzat hartu daitekezan gizarte taldeek” osatuta.
Ganera, Batzar Nagusietako hiru taldeek beste erdibideko zuzenketa-eske bat sinatu dabe, arlo horretako tokiko politiken orientazinoa marketako “erakunde mailako gogoeta estrategikorako gunea” sortzeko. 7/2022 Legea kontuan izanda, 5.000 biztanle baino gehiago dituen udalerriek tokiko prebentzino-plan espezifikoa aurkeztu beharko dabe.
Oposizinoko taldeek akats batzuk ikusi deutsiez planari. Elkarrekin Bizkaia taldeko Richar Vaquerok, erakundeetakoak ez diran kanpoko eragileen parte-hartze faltea deitoratu dau. Diego Pagadigorria popularrak 2030erako helburuak beteteko zailtasuna aitatu dau. Bere aldetik, Raúl Méndezen ahotan EH Bilduk esan dauenez, plana “oso berandu dator” eta bide “kontinuistea” aukeratzea dakar. Talde horren aldaketek ez dabe aurrera egiteko babesik lortu. Koalizino abertzaleak Zabalgarbi ixteko plana, hondakinak murrizteko erabiltzailea identifiketako sistemea, bilketan kudeaketa zuzenagoa izatea, gordailutzeko eta ontziak itzultzeko sistemak sartzea edo aholku batzorde bat sortzea planteau dau, beste batzuen artean.
Halanda be, Juan Otermin sozialistarentzat plana “asmo handikoa” da, eta Bizkaia lurralde “jasangarriagoa, garbiagoa eta ingurumenagaz konprometituagoa” bihurtuko dau. 2030ean Bizkaia hondakinen kudeaketearen arloan “erreferente” izatea da helburua, hiru zutabetan oinarrituta: hondakinen murrizketea, kudeaketa eraginkorra eta ekonomia zirkularra.
Ildo berean, Jesus Lekerikabeaskoa bozeroale jeltzaleak planaren onurak azpimarratu ditu. Hasteko, foru-arau batean oinarritzen da, eta hori ez zan derrigorrezkoa. Onartu dauenez, “gura baino denpora gehiago” behar izan da, baina urte honeek erakundeen eta herritarren parte-hartzea areagotzeko balio izan dabe, hondakinen kudeaketan jarduketa garrantzitsuak gauzatzen ziran bitartean. Bizkaiko Iraunkortasunerako Kontseiluan horri babesa emon ostean, Lekerikabeaskoak EH Bilduren kontrako botoa kritikau dau, talde horren “larregizko aktuazinoa” eta akordioak lortzeko “borondate faltea” erakusten dauelako.
Batzar Nagusien aginduen betetea
Beste alde batetik Foru Aldundiak azken hamabi hilebeteetan, 2023ko irailaren 1etik 2024ko irailaren 1era bitartean, onetsi diran arauz besteko proposamenak eta mozinoak beteteari buruzko ohiko txostena aurkeztu dau osokoan. Epealdi horretan, Bizkaiko Batzar Nagusiek guztira 13 agindu parlamentario onartu ebezan, horreetatik bost mozinoak eta zortzi arauz besteko proposamenak. Aldundiak baieztu dauenez, ekimen “guztiak” martxan dagoz, plangintza-fasean (3), gauzatze-fasean (8), edo amaituta (2).
Bizkaiko Foru Aldundiak “egoki” bete dau Bizkaiko Batzar Nagusien agindua, bere eskumenei eragiten deutseen, eta azkenean “12” izan diran, ekimenetan beharrezko neurriak martxan jarriz, Ager Izagirre Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatuak emondako datuen arabera. Beste ekimen bat Ur Partzuergoari zuzenduta egoan. Aldundira zuzendutako aginduen erdia (6) Garraio, Mugikortasun eta Turismorako Sailera bideratu dira.
Oposizinoko taldeek penagarritzat jo dabe azkenengo 12 hilebeteetan Batzar Nagusietako taldeek planteau dituen arauz besteko 60 ekimenetatik 13 baino onetsi ez izana.
Kargu publikoen izentatzeak eta garraio publikoa
Beste alde batetik, osokoak, kontroleko azkenengo osokoan itaun banatan eztabaidatu ziran EH Bilduren mozino bi eztabaidatu ditu. Koalizino abertzaleak, alde batetik, aldaketa “politikoa” eskatu dau 16 foru erakundeetako arduradunak izentatzeko prozesuan, publizidade, gardentasun, meritu, bardintasun eta gaitasun printzipioak errespetau daitezan. Batzar Nagusietako beste talde bakar batek be ez dau babestu Iker Casanova EH Bilduko bozeroalearen eretxiz kalidade demokratikoan eta herritarrei eskainiko litxakiezan zerbitzuetan “aurrerapausua” izango litzateken neurria.
Ondoren, saioa garraio publikoaren inguruko hiru ekimen parlamentariogaz amaitu da. Lehenengo eta behin, mozino baten bitartez, EH Bilduk eskatu dau Bizkaiko Garraio Partzuergoari disuasino aparkalekuen erabilerearen “azterketa orokorra” egin daiala eskatzea, eta bere eskariak arrakastea lortu dau. Koalizino abertzaleak adierazo dauenez, mozino hori joan dan hilean politika orokorreko osokoaren bigarren saioan onartu zan ebazpenaren “osagarria” da. Gobernuari eusten deutsien taldeen eretxiz, Aldundia egiten ari dan eta Jaurlaritzaren akordioan jasoten diran lanak “indartzen” ditu.
Azterlan hori Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 Plan Estrategikoa eguneratzeko ariketaren barruan egin beharko da, eta gaur egungo erabilerea handitzeko eta erabiltzaile barriei zerbitzua ezagutarazoteko neurriak, etorkizunean egon daitekezan kokalekuak identifiketako ariketea, eta trenbide sistematik harago doan intermodalidadearen planteamentua jaso beharko ditu.
Beste alde batetik, Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia taldeak, arauz besteko proposamen baten bitartez, beste azterlan bat egitea planteau dau, kasu honetan Bizkaibus zerbitzuaren “kudeaketa publiko zuzenerako bideragarritasuna ezagutzeko”. Proposamena aurkeztu dauen taldeak onartu ez dauen osoko zuzenketa-eskean, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek “prestazinorako kudeaketa-alternatiben azterlan bat egitea proponidu dabe, dimentsino askotako ikuspegitik: estrategikoa, ekonomikoa, finantzarioa, teknikoa, soziala, jasangarritasunekoa eta juridikoa”. Talde morearen ekimena bertan behera geratu da, aldeko 16 botogaz (Elkarrekin Bizkaia eta EH Bildu) eta kontrako 33 botogaz (Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Bizkaiko Talde Popularra).
Bukatzeko, osokoak ez dau onartu Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztu dauen arauz besteko proposamena, Aldundiari “Bizkaiko herrigune nagusiak” lotuko dituan eguneroko garraio publikoko zerbitzua bultzatu daian eskatzeko. Onartu ez dan beste zuzenketa-eske batean azaldutakoaren arabera, Foru Gobernuari eusten deutsien taldeak prest egozan Aldundiari eskatzeko, Bizkaibus zerbitzuaren eskaintza barriaren barruan, “lanegunetan ordutegiak zabaltzea, jaiegun bezperetan eta jaiegunetan ordutegiak luzatzea eta jaiegunetan gaueko zerbitzua emotea” kontuan hartu dagiala.
Hondakinak Kudeakeatzeko Plan Integralak Bizkaiko Batzar Nagusietako lehenengo izapidea igaro dau
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan Integrala (BHPKPI 2030) jasoten dauen Foru Arau proiektua batzordean tramitau da, Foru Aldundiak aurkeztutako testuan 6 aldaketa gehituta. Orokorrean, hamarkadatik geratzen danerako (2024-2030) tokiko hondakinak kudeatzeko ibilbide orri horren helburu nagusiak hondakinen sorrerea % 15 murriztea eta sortzen diran 5 kilotatik 4,9 berreskuratzea dira, Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak joan dan bagilean informazino batzorde batean laburtu ebanez.
200 orrialde baino gehiago dituan dokumentuak Batzar Nagusietako taldeen 14 zuzenketa-eske jaso ditu. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko batzordeak aldeko botoa emon deutsie gaur foru Gobernua eusten daben talde biek batera proponidu dituen 6 aldaketei. Sei aldaketa horreetako gehienak herritarren alegazinoak ziran. Aldaketok zerikusia dabe, besteak beste, hondakinen kudeaketeari buruzko datuak Gardentasunari buruzko Foru Arauaren arabera argitaratzeko kapituluan izandako hobekuntzeagaz eta bilketarako ibilgailuen kilometrajea murrizteagaz.
Alex Pelaez Astorkia: “Bizkaia tiene un potencial enorme para desarrollar su infraestructura verde-azul”
EYS MUNICIPALES
Marcándose como objetivo primordial alcanzar la neutralidad climática para 2050, Bizkaia ha comenzado a trabajar en el diseño e implementación de mecanismos que le permitan alcanzar esta meta. En un intento por aglutinar la diversidad biológica y paisajística con los aspectos socioeconómicos y culturales de la región, la Diputación Foral se encuentra actualmente perfilando uno de sus proyectos más ambiciosos hasta la fecha: erigir para el territorio histórico de Bizkaia una Infraestructura verde-azul. Esto es, una red ecológica que integre zonas naturales, seminaturales y otros elementos ambientales para contribuir a mejorar la calidad ambiental de la región y los paisajes que la conforman.
En palabras de Alex Pelaez Astorkia, Director General de Medio Ambiente en la Diputación Foral de Bizkaia, se trata de “una inversión de futuro en los ecosistemas” que promete contribuir a la adaptación del territorio a los efectos climáticos. En esta pieza el experto desgrana las claves de esta nueva planificación urbanística sostenible, la incidencia positiva que se espera tenga en el territorio, de qué manera se están coordinando las administraciones para acelerar su puesta en marcha y los distintos desafíos que enfrentan.
Bizkaiak hondakinen kudeaketari lotutako udal eta mankomunitateen 55 proiektu finantzatzen ditu, 1.000.000 eurorekin
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Finantzaketa hori tokiko erakundeak sustatzera eta laguntzera bideratutako laguntza-lerroari dagokio, hondakinen prebentzioa, berrerabilera, konpostajea eta gaikako bilketa sustatzeko eta fiskalitate berdea ezartzen laguntzeko jarduerak gara ditzaten. Haren zatirik handiena, 452.328,95 euro, udal-eremuko 20 erakunderen ingurumen-prebentzioko eta -hezkuntzako beste hainbeste proiektutarako erabili da.
Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten, lurraldeko udal eta mankomunitateen 55 proiektu finantzatuko ditu, milioi euro batekin. Diru hori Foru Erakundeak toki-erakundeok zenbait jarduera garatzeko urtero sustatzeko dirulaguntza-lerroari dagokio; alegia, Europar Batasunak ezarritako hierarkiaren arabera ezarritako helburu orokorretan aurrera egiteko aukera emango duten jarduerak. Azken batean, hondakinen sorreraren prebentzioa areagotzeko eta hondakinen berrerabilera, konpostajea eta gaikako bilketa sustatzeko.
Guztira, 28 udalek eta mankomunitatek aurkeztu dituzte proiektuak laguntza-ildo horretan, 2.466.656,49 euroko guztizko zenbatekoarekin. Diruz lagundu daitezkeen jarduketekin bat zetozenak aztertu eta dekretuan jasotako hautaketa-irizpideak aplikatu ondoren, 55 proiektu hautatu dira, dekretuan jasotako sei dirulaguntza lerrori dagozkienak. Zehazki, laguntzak honela banatu dira:
- 452.328,95 euro erabili dira ingurumen-prebentzioarekin eta -hezkuntzarekin lotutako hogei proiektu diruz laguntzeko.
- Beste 310.094,42 euro, berriz, hondakinak kudeatzeko baliabideetan inbertitzeko hamabi proiekturen artean banatu dira.
- Bestalde, aholkularitza teknikoko eta prestakuntzako 15 proiektutarako 175.528,12 euro bideratu dira.
- Bilketa espezifikorako lau proiektu ere finantzatu dira 36.070,56 eurorekin.
- Hondakinak biltzeko eta kontabilizatzeko prozesua digitalizatzeko hiru proiektuk 17.072,45 euro jaso dituzte.
- Azkenik, gainerako 8.905 euroak hondakinak biltzeko ibilgailu bat erosteko, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko hobekuntza teknologikoak barne hartzen dituena.
Aurten, dirulaguntzen dekretuak diruz lagundu daitezkeen jarduera berriak jaso ditu, hala nola aire zabaleko ekitaldi publikoetan hondakinak sortzea saihesten duten material berrerabilgarriak erostea edo honako hauek biltzeko edukiontzi bereziak erostea: etxeko toxikoak eta sukaldeko tresnak, , ontziak ez diren plastikoak, zurak eta metalak, partikularren lurrak eta obra-hondakinak edo kafe-kapsulak, besteak beste. Eta udal eta mankomunitate batzuek hiru jarduera hauetarako laguntzak eskatu dituzte deialdi honetan: material berrerabilgarriak erostea, edukiontziak etiketatzea edo binilatzea, eta sakabanatutako zaborra biltzeko, kontabilizatzeko eta haren ezaugarriakzehazteko ekitaldiak antolatzea.
Bizkaiak hondakinen arloko ikerkuntza, esperimentazioa eta sentsibilizazioa bateratuko dituen zentroa izango du udazkenean
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Waste Lab Bizkaia (WLB) proiektua aurkeztu du gaur. Hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloan ikertzeko eta esperimentatzeko zentro berria da WLB, eta gai horren inguruan sentsibilizatzeko eta esperientziak trukatzeko gunea ere izango da. Ekipamendu berriak aurtengo udazkenean zabalduko ditu ateak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, gure herrialdea arlo horretan erreferente izateko helburuz.
Zentro berria taxutu eta garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak honako hauen laguntza jaso du: Aclima Euskadiko Ingurumen Enpresen Klusterrarena, proiektuak zuzenean eragindako sektorea den aldetik, eta sormen-industriak biltzen dituen EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearena, industria horiek proiektu honetan eragile garrantzitsuak direnez.
Entitate horiekin ezarritako sinergiari esker, ikerketa- eta esperimentazio-zentro gisa eratutako proiektua sortu da, non zenbait baliabide material baitaude (ekipamenduak eta lehengaiak) zeregin horietan ari diren eta zenbait kolektibotatik datozen pertsonen eskura. Pertsona horiek instalazioak bisitatzen dituztenekin jardun ahalko dute, han garatuko den sentsibilizazio- eta dibulgazio-jardueraren barruan.
Sei kolektibori zuzendutako zentroa
Waste Lab Bizkaia zentroak balio-proposamen bereizia eskainiko du, sei kolektiboren beharrizan eta itxaropenei egokitua:
- Hondakinak sortzen edo kudeatzen dituzten enpresak eta horiek biltzen dituzten klusterrak: zentroak aukera emango die negozio-, zerbitzu- eta produktu-aukera berriak ezagutzeko eta proiektatzeko, bai eta baterako proiektuak garatzeko ere.
- Unibertsitateetako, teknologia-zentroetako, I+G+b-ko unitateetako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileak: lankidetzan aritzeko eta informazioa eta ezagutza trukatzeko gune bat eskainiko zaie.
- Hondakinen arloan eskumena duten toki-erakundeak: zentroan, beren eskumenak garatzeko aholkularitza, prestakuntza, ikerketa eta laguntza aurkituko dute.
- Lanbide-heziketako eta goi-mailako hezkuntzako ikasleak, hondakinen balorizazioaren alorrekoak. Ikasketak osatzeko prestakuntza praktikoa, etorkizuneko enplegu-esperientzia bat edo pentsamendu analitikoa garatzeko beharrezko ezagutzak jaso ahalko ditu kolektibo horrek, WLBn.
- Zentroa sormen-industrietako, eta teknologia- eta ekonomia-arloetako profesionalei ere zuzenduta dago: aukera emango die ekonomia zirkularrean, truke-proiektu eta -ekitaldietan, konexio berrietan eta abarretan ardaztutako sare aktibo batean integratzeko.
- Eta, azkenik, herritarrak dira Waste Lab Bizkaiaren sentsibilizazio-, kontzientziazio-, dibulgazio-, behaketa-, esperimentazio- eta herritarrentzako informazio-jardueren jasotzaileak. Zentroak norbanakoen eta antolatutako taldeen bisitak hartuko ditu, bai hezkuntza-eremukoak, bai erakunde soziokulturaletakoak eta auzoetakoak.
Hiru maila, askotariko jarduera eta publikoekin
Aipatutako taldeek elkarrekin jardungo dute Waste Lab Bizkaian. Izan ere, zentroa elkarren segidan antolatutako hiru mailatan banatuta egongo da, bakoitza bere jarduerekin eta publiko jakin bati zuzenduta.
- «Kalea» izeneko gunea, zentroaren goiko maila eta bertara sartzeko atea, sentsibilizazioan eta dibulgazioan ardaztuta egongo da. Publiko orokorra hartuko du. Ibilbidea hasteko, Bizkaian minutuero sortzen diren 1.285 kilo hondakinen azpitik igaro eta gero, paletekin eraikitako harmailetan eseri ahalko dira, pantaila handi batera eta beste elementu interaktibo batzuk dauden eremura begira. Harmailetatik, plastikozko botilen igerilekura jaisten da, talde-txirrista batetik, hondakinen munduan erabat murgiltzeko. Eta, aurrerago, erakusketa-eremuan, hondakinak ikusi ahal dira, gertutik, eta birziklatu ondoren nora eramaten dituzten. Analisirako gune bat da, hondakinen identifikazio, kategorizazio eta bilakaerari buruzko informazioa ematen duena. Herritarrak sentsibilizatzea ere bilatzen da, escape room baten bidez eta edukiontziak biltzeko simulazioaren bitartez, besteak beste.
- Hurrengo maila, «Auzoa», zentroko egoiliarren elkarbizitzarako lan-espazio handi bat da, dokumentazio-gune bat eta lan-gelak dituena. Ikerketarako eta esperimentaziorako eremua da hura. Hondakinen balorizaziora bideratuta dago, batez ere, eta berrikuntzak bilatzen ditu materialen, produktuen, zerbitzuen, sistemen eta hondakinak kudeatzeko politiken alorretan. Era berean, maila horretan zenbait diziplinatako profesionalen arteko harremana sustatuko da, proiektuak garatzeari eta hibridatzeari buruz dituzten ezagutzak konektatu ditzaten.
- Eta, aipatutako bi guneen artean, «Plaza» dago: topaketak, baterako sorkuntza eta testeoa egiten diren tokia. Han biltzen dira publiko orokorra, WLBn lan egiten duten eragileak eta toki-erakundeak —azken horiek funtsezkoak dira agertoki horretan—. Guneak moldatu egin daitezke, publikoaren eta garatuko den dinamikaren arabera. WLB, beraz, han esku hartzen duten pertsonen eta erakundeen arteko harremanaren eta iritzi-trukearen bidez ezagutza transferitzeko eta sentsibilizatzeko lekua da. Horrez gain, prestakuntza eskaintzeko (amateurra eta aditua), eta gure ingurunean hondakinen tratamenduaren eta balorizazioaren arloan garatutako jardunbide onenen zabalkundea egiteko helburua ere badu zentroak.
La valorización energética, un pilar fundamental en la transición hacia la economía circular y energética de Europa
EFE VERDE
En la búsqueda de una economía más circular, la Unión Europea ha establecido metas ambiciosas que nos desafían a repensar cómo gestionamos nuestros recursos.
Estos objetivos no solo promueven el reciclaje de materiales, sino que también buscan reducir drásticamente la eliminación de residuos en vertederos. Al hacerlo, nos obligan a recuperar tanto la materia como la energía contenida en los residuos, transformando lo que antes considerábamos desechos en valiosos recursos para un futuro más sostenible.
El sector de la valorización de residuos estima que debe duplicar su capacidad en España para cumplir los objetivos UE
EUROPA PRESS
La Ley de Residuos española de 2022, que transpone una directiva europea, exigirá en 2035 que España recupere el 65% de sus residuos, y que el porcentaje en vertedero se limite al 10%, por lo que estima que debería elevarse hasta 5,5 los millones de toneladas de residuos valorizados.
Bizkaia contará con dos nuevas plantas de tratamiento de residuos
EL CORREO
Bizkaia contará con dos nuevas plantas de tratamiento de residuos urbanos, aquellos que se generan en domicilios particulares, comercios, servicios y oficinas, siempre que no tengan la calificación de peligrosos. Una se dedicará a la biometanización para la producción de biogás, mientras que la otra permitirá obtener de los desechos etanol y metanol para su uso industrial y generación de hidrógeno. La construcción de estas dos instalaciones figura en el Plan Integral de Prevención y Gestión de Residuos de competencia local de Bizkaia 2030 elaborado, incorporado en la Norma Foral y que se encuentra en fase de aprobación.
Mikel Huizi: ““Vamos a invertir 12 millones para reducir nuestra huella de CO2 y ser más eficientes””
EMPRESA XXI
El director general de Zabalgarbi, Mikel Huizi, adelanta que la compañía invertirá 12 millones de euros el año próximo en un sobrecalentador ESH más pequeño para reducir la huella de CO2 y ser más eficientes. Entrevistado por Empresa XXI, analiza los retos y las líneas tecnológicas en las que ya trabaja Zabalgarbi y augura que es previsible que la valorización energética de residuo industrial vaya en aumento.
> ¿Cómo ha contribuido Zabalgarbi al cuidado del medio ambiente en sus cerca de 20 años valorizando energéticamente residuos?
En este tiempo hemos tratado casi 5 millones de toneladas de residuos, el equivalente a 8 estadios de San Mamés o a 40 veces la torre de Iberdrola. Con las emisiones de CO2 equivalente que hemos evitado frente a vertedero, 6 millones de toneladas, habríamos plantado 10 millones de árboles. Y, además, hemos producido 10 millones de megavatios hora de electricidad.
> ¿Jugará la valorización energética un papel clave en la descarbonización?
Lo está jugando ya. En el siglo XXI, el prejuicio con el que se acercaba a una planta de estas ya está superado en los países europeos referentes en el estado del bienestar. Creo que en Euskadi también. Y falta de ponerse en marcha todo el Sur de Europa.
Siete millones y 700 operarios en la parada técnica de Zabalgarbi
EL CORREO
Los trabajos de mantenimiento en la planta, capaz de cubrir el 35% de la demanda energética de los hogares vizcaínos, durarán hasta el 7 de junio.
Hasta 400 operarios se concentrarán en la planta en los días de mayor intensidad a lo largo de las tres semanas que ocuparán las tareas de limpieza, revisión y renovación del equipamiento, que desde su inauguración en 2005 ha tratado casi 5 millones de toneladas de basura.