COVID19k eragindako krisiaren aurrean, Zabalgarbik Bizkaiarekiko konpromisoari eusten dio

19 martxoa, 2020 Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias Destacadas EU

ZABALGARBI

Epidemia bati aurre egitea gizarte osoak partekatu behar duen erantzukizuna da, eta, egoera honetan, Zabalgarbik, hondakinen kudeaketan enpresa estrategikoa den aldetik, berretsi egiten du –orain inoiz baino gehiago– Bizkaiarekin duen konpromisoa.

Lurraldeak planteatzen dizkigun beharrei erantzunez gure plantak eskaintzen duen funtsezko zerbitzua mantentzearen garrantziaz jabetzen gara. Helburu horrekin gure ahalegin, indar eta profesionaltasun guztia eskaintzen dugu, gure langile, bezero eta hornitzaileen segurtasuna eta osasuna lehenetsiz (ikusi gehiago).

Zabalgarbik 8.035 ordu lan egin ditu 2019an, eta 224.591 tona hondakin ez birziklagarri kudeatu ditu. Hondakin horien balorizazioarekin 630,5 GWh sortu ditugu, nahikoak Bizkaiko etxeen %35aren energia-eskaerari erantzuteko.

2005ean martxan jarri zenetik birziklatu ezin diren 3,4 milioi tona hondakin baino gehiagori eman die irtenbidea plantak, beste modu batera zabortegira eraman beharko zirenak. Zabor horrekin guztiarekin, ia zazpi aldiz bete zitekeen San Mames estadioa. Urtebeteko operazioan 7 urtez Metro Bilbaok kontsumitzen duen adina energia sortzen du Zabalgarbik.

#Guztionarteanlortukodugu