EEEk Euskadiko energia egoeraz balantze berri bat argitaratu du

13 azaroa, 2014 adclick Sin categoría

 

EEE

Energiaren Euskal Erakundeak Euskadin kontsumitzen den energiaz egindako azken azterketaren arabera, energia elektrikoaren kontsumoa %3,9 igo da urrian, aurreko urteko urrian izandako kontsumoaren aldean. Gas naturalarena, ordea, jaitsi zen; zehazki, %8,8, iazko kontsumoarekin alderatuta. Erregaiei dagokienez, metatutako kontsumoak %1 egin zuen gora abuztura arte. Hala, A gasolioaren kontsumoa %1,5 igo zen, eta gasolinena, aldiz, 3% jaitsi zen.

Energiaren prezioei dagokienez, Espainian, OMIE eguneroko merkatuan, Espainian, elektrizitatearen prezioa 55,1 €/MWh izan zen urrian; duela urtebetekoaren aldean, %7 egin zuen gora.

Gas naturalaren prezioa, berriz, aldakorra izan zen, merkatuen arabera. Hartara, Alemanian, batez besteko prezioa 20,2 €/MWh izan zen abuztuan, eta ,8 jaitsi zen, 2013ko hil berean izandakoarekin erkatuta. Urrian, EGIX-en prezioa 23,1 €/MWh izan zen. Irailean, Henry Hub-en prezioa 10,4 €/MWh izatera iritsi zen eta Japonian 45,4 €/MWh ingurukoa, ia gehiago, iazko prezioaren aldean.

Euskadin, irailean, erregaien prezioak behera egin zuen, 2013ko prezioarekin konparatuta. Izan ere, gasolioaren prezioa 1,31 €/l izan zen (urtebetean %3,3 jaitsi da), eta gasolinarena 1,39 €/l (%1,5 behera eginez).