Eusko Jaurlaritzak tresna berri bat jarri du enpresen eskuetan hondakin arriskutsuen minimizazoari buruzko azterlanak lau urtetik behin egiteko

16 abendua, 2015 adclick Sin categoría

 

IHOBE

Tresna berria Excel formatuan eginda dago, aplikaziorako gida erraz batez lagunduta, eta helburu bikoitza du: alde batetik, agintaritza aginpidedunari lau urtetik behin helarazi behar zaion Hondakinen Minimizazioari buruzko Azterlana egiteko prozesua erraztea; eta, bestetik, enpresaren ingurumen-errendimendua optimizatzea, horrek eskaintzen dion ingurumen-jarraipen optimoari esker. Horregatik, tresna erabiltzen duten pertsonek bi aukera izango dituzte: bata, osoko bertsio bat erabiltzea urtean, barne-erabilerarako; edo oinarrizko bertsio bat erabiltzea, komeni zaienaren arabera eta erakundearen interesekin bat etorrita.  

Hondakin Arriskutsuen Minimizazioari buruzko Azterlanak Euskadiko bostehun enpresa inguruk bete behar dituzte lau urtetik behin. Horien helburua da sortutako hondakinen kantitatea eta beren toxikotasuna murriztea.

Horrez gain, Ingurumen Sailburuordetzak betekizun administratiboa osatzen du alor horretako jardunbide egokien transferentzia eta hedakuntza Euskadiko industrien artean bultzatzen duten jarduerekin. Horri begira, bere komunikazio-kanalen bidez, aldizka argitaratzen ditu euskal enpresen hondakin arriskutsuak minimizatzeko kasu praktikoak. Orobat,  jardunbide egokien transferentziarako lan-bilerak eta jardunaldiak egiten ditu, ekoizpen prozesuak eta hondakinen minimizazioa hobetzeko.