Oro har, hondakinak kudeatzeko araudien garapenaren oinarria Hondakinei buruzko 2008/98/EE Esparru Zuzentaraua da. Bertan, ingurumena eta gizakion osasuna babesteko neurriak ezartzen dira, hondakinak sortzean eta kudeatzean dauden eragin kaltegarriak saihestu edo murriztea dakartenak. Halaber, eragin orokorren murrizketa sustatzen du, baliabideak erabilita eta erabilera horren eraginkortasuna hobetuta.

Zuzentarauaren 4. artikuluak hondakinak kudeatzeko hierarkia bat ezartzen du, eta hierarkia hori erabiltzen da legedietan eta prebentzioari eta kudeaketari buruzko politiketan lehentasun-ordena ezartzeko.

Tratamiento sostenible de residuos

Europar Batasunak, Ekonomia Zirkularrari buruzko paketean eta Hondakinei buruzko 2008/98/EE Zuzentarauan, adierazten du balorizazio energetikoa prebentzioaren eta hondakinen birziklapenaren ondorengoa dela, eta zabortegian utziz desagertzearen aurrekoa. 27ko EBn egiaztatzen ari denez, birziklapena eta balorizazio energetikoa osagarriak dira hiri-hondakinen kudeaketa eraginkorrerako.

Hondakinei buruzko 98/2008 uzentaraua [PDF]

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 2011ko Legea [PDF]

Zabalgarbik Bizkaiko etxeek kontsumitzen duten elektrizitatearen % 30 sortzen du, Lurraldean sortzen diren hondakin birziklaezinak erabiliz.

  • Eredu-urte batean, instalazioak 650 milioi kWh garbi (hondakinak + gas naturala) ekoizten du, hau da, 370.000 bizkaitarrek urtean kontsumitzen dutena bezalakoa da. Halaber, > 8.000 ordu/urte-tik gorako erabilgarritasuna eskuratzen du, eta hori Europako handienetako bat da mota horretako instalazioetarako.
  • Energia primarioa aurrezten da hiri-hondakinek (HH) daukaten biomasa erabiltzeagatik.
  • Hiri-hondakinen erabilerari eta instalazioaren errendimendu eraginkorrari esker, neurri handian murrizten da atmosferara isurtzen den CO2 kopurua.

Bi gertaera garrantzitsuk markatzen dute antzinako erraustegietatik balorizazio energetikorako instalazio modernoetarako trantsizioa:

  • Lehenengoa Errausketari buruzko 2000/76/EE Zuzentaraua onartzea izan zen (Hondakinak errausteari buruzko maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikora). Zuzentarau horrek mota horretako instalazioek bete beharreko muga oso zorrotzak ezarri zituen.
  • Bigarrena Hondakinei buruzko 2008/98/EE Zuzentaraua onartzea izan zen (Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikora). Zuzentarau horrek eskakizun bat ezarri zuen, balorizazio instalaziotzat hartu ahal izateko prozesuan lortu beharreko gutxieneko energia-eraginkortasunari zegokionez.

Eskakizun horiek goitik behera aldatu zuten sektorea; izan ere, zeuden teknologiarik onenak ezarri behar izan ziren eskakizun berriak bete ahal izateko. Erraustegi batzuek ezin izan zuten balorizazio energetikorako instalazio bihurtzeko trantsizioa egin, eta itxi egin behar izan ziren. 1996 eta 2008 bitartean Euskadin hiri-hondakinak errausteko hiru instalazio itxi ziren –Arrasate, Bermeo eta Aulesti–, ezin izan baitziren egokitu onartu ziren araudietara.

Gaur egun, erabilgarri dauden teknologiarik onenak gehitzen joan diren balorizazio energetikorako instalazio modernoek arazorik gabe betetzen dituzte legediak ezartzen dituen muga zorrotzak.

Hondakinen kudeaketa Europar Batasunean (2014ko datuak)

Europan, hondakinen balorizazio energetikorako dauden 460 instalaziok baino gehiagok energia horni diezaiekete 14 milioi biztanleri, urtean gutxi gorabehera 40 milioi tona erregai fosil aurreztuta.

Eurostat 2014

Berdez: birziklapena eta konpostajea.
Horiz: errausketa.
Gorriz: zabortegia.

Europako Parlamentuaren 2008/98/EE Zuzentarauak hondakinen tratamenduaren gaineko hierarkia ezartzen du: lehenengo, eta aukerarik egokiena, prebentzioa; gero berrerabilera, birziklapena, balorizazio energetikoa eta, azkenik, deuseztatzea.

Energia berreskuratzeko errausketa bi kontzeptu hauetako batean sartzen da: deuseztatzea edo hondakinen balorizazio energetikoa. Kontzeptu baten eta bestearen arteko aldea ezartzen duen marra eraginkortasun energetikoa da, instalazioak hondakinetatik energia lortzeko daukan gaitasun gisa ulertuta.

Eraginkortasun hori neurtzeko, zuzentarauak formula bat ezartzen du –R1 esaten zaiona–, baita gutxieneko balio bat ere: 0,6. Horixe ezartzen da instalazio bat balorizazio energetikorako instalaziotzat hartu ahal izateko.

Zabalgarbiren Eraginkortasun Energetikoaren R1 ziurtagiria [PDF]