Hondakinei buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroari laguntzen dioten 14 erakundeek lankidetza-hitzarmena berritu dute
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Signus, Rafrinor, Koopera, Indumetal. Ecovidrio, Trienekens, Enviser, Cepsa, Valoriza, Zabalgarbi, Artigas ABEE, EVE, Eroski eta Sigausek zentro horren funtzionamendua babesten dute. Zentro horren helburua herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea da, Bizkaian sortzen diren hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze arloetako prozesu guztien inguruan. Zentro honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea Bizkaian sortzen diren hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze arloetako prozesu guztiei buruz, eta bertan kontsumo arduratsuaren moduei buruz lan egiten da, sortzen diren hondakinen ingurumen-inpaktuari buruz sentsibilizatzen da eta jarrerak eta jokabideak aldatzeko beharrari buruz ere hausnartzen da, ingurumen-hezkuntzako jardueren barruan.
Garbiker Foru Sozietate Publikoak Artigasko Ikasgelaren jarduera indartzeko eta bultzatzeko hainbat erakunderekin urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena berritu du gaur. Gela horretan dago Hondakinei buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroa. Ecoembesek kofinantzatzen du eta honako enpresa eta erakunde hauek laguntzen dute akordio honen bidez: Signus, Rafrinor, Koopera, Indumetal, Ecovidrio, Trienekens, Enviser, Cepsa, Valoriza, Zabalgarbi, Artigas ABEE, Eroski eta Sigaus.
Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak hartu du parte hitzarmena sinatzeko ekitaldian, eta eskerrak eman dizkie erakunde horiei, proiektu horrekin eta ingurumenarekiko sentsibilizazioarekin duten konpromisoagatik. “Laguntza hori berriro eskertzen dut, eta ezinbestekoa da horrelako proiektu bati eusteko”, gaineratu du.
Hondakinei buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentroaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea, batez ere biztanle gazteak, Bizkaian sortzenn diren hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze arloetako prozesu guztien inguruan. Zentro horretan, adierazi den prozesu horretan kontsumo arduratsua izateko moduak lantzen dira, sortzen ditugun hondakinek ingurumenean duten eraginari buruz sentsibilizatzen da, eta ingurumen-hezkuntzako jardueren barruan jarrerak eta jokabideak aldatzeko beharrari buruzko hausnarketa egiten da.