Ihobek jasangarritasunaren Koopera saria eskuratu du

10 ekaina, 2015 adclick Sin categoría

 

IHOBE

Koopera sarearen hitzetan, Ihobe sozietate publikoari emandako sariaren helburua «talde horrek Euskadiren ingurumen-aurrerabidean egindako ekarpena errekonozitzea da». «Ekoizpenean eraginkortasuna sustatzeko apustua, hondakinak aprobetxatzea, ekodiseinua garatzea eta teknologia berriak sustatzea, ekonomia zirkularra bultzatzeko helburuarekin.»

Sariak banatzeko ekitaldian, Ihoberen zuzendari nagusiak eskerrak eman zituen sozietate publikoa osatzen duten pertsona guztien izenean, baita Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko lankideen izenean ere, eta gaineratu zuen ezinbestekoa dela erakunde publikoek Kooperaren tankerako ekimenetan parte hartzea, bere esanetan, «ekonomia zirkular eta solidarioaren adibide garbia» baitira.

Ihobe sozietate publikoaz gain, Bizkaiko Eliza ere saritu zuten Gizarteratzea kategoriaren barruan. Era berean, 2004 eta 2014 artean Valentziako Elizbarrutiko Caritaseko zuzendari izandakoa, Concha Guillén, ere saritu zuten Gizarte Konpromisoaren atalean, eta Etica Fiaren bankua ere bai Kontsumo Arduratsuaren kategorian.

2015eko Koopera sarien helburua Koopera ezarrita dagoen lurraldeetan gizarte-aldaketarekin konprometituta aritu diren pertsonen lana errekonozitzea da, enpleguaren bidezko komunitate-garapena, sareko lana, ingurumena zaintzea, ekintzailetza eta tankerako alorrak kontuan hartuta.

KOOPERA gizarte-ekimeneko eta intsertzio-enpresetako kooperatiba bat da; guztiek ere erabilgarritasun publikoko eta irabazi asmorik gabeko behar dute izan, eta hondakinak berrerabiltzen eta birziklatzen espezialista. Gizarte-enplegua sortzeari dagokionez, bazterkeria-arriskuan edo -egoeran dauden taldeetako pertsonetara bideratzen dute ahalegina.