Gure ekoizpen prozesua

Elektrizidadea sortzea×

Zabalgarbi lantegian urbina bi dagoz instalauta –56,5 MWh-ko turbo-sorgailu bat eta 43 MWH-ko gas-turbina bat–. Turbina bi horreek, bien artean eta prozesu bakar eta integrau baten, 99,5 MWh-ko potentzia gordina lortzen dabe.

Lantegian sortzen dan energia garbia parke elektriko batera eroaten da, esportetako.

Aireko linea elektrikoek eragiten daben ingurumen-inpaktua eragozteko, lantegian sortzen dan energia garbia lantegira sartzeko errepidearen azpian dagozan kableen bidez eroaten da parke elektrikotik azpiestazino batera.

1Parke elektrikoa

2Lurrun-turbinea

3Gas-turbinea

4Berreskuratze-galdarea

Gasak araztea×

Uri-hondakinak laba-galdaran errausten dira, 850ºC-tik gorako tenperaturan, bi segundoan. Horreetan baldintzetan, errekuntzea kontroletan da (araudiak ezarten dauen legez), eta uri-hondakinetan sartu diran dioxinak eta furanoak desegiten dira.

Gero, absorzino-torreetan arazketa prozesu bi egiten dira. Alde batetik, gasak kare-esnea injektauta garbitzen dira, hareen azidotasuna neutralizetako; eta, bestetik, metal astunak eta errekuntza-prozesuaren ondorioz ex novo sortu diran dioxinak eta furanoak adsorzinoz deuseztatzen dira, ikatz aktibo mikronizatua injektauta.

Ibilbidearen akaberan, gasak neutralizau egiten dira barriro be, eta partikulak kentzen jakez mahuka-iragazkien bidez. Tximiniatik urten baino lehen, eta ingurumen-inpaktua gehiago murrizteko, sortutako eta araztutako gasen %20 berzirkulau egiten da, eta errekuntzarako bigarren aire lez erabilten dira.

1Emisinoen kontrola

2Tximinia

3Kare-esnezko injekzinoa

4Mahuken iragazkia

5Ikatz aktiboko injekzinoa

6Berreskuratze-galdarea

7Arazketa-
hondakinak
ateratea

8Gasen garbiketa

Laba-galdarea×

Labea elikatzea: Uri-hondakinak olagarrogarabia baten bidez hartzen dira zulotik, eta tobera baten ixten dira. Grabedadearen eraginez eta laba-galdarea egokituta badago -850º C-tik gorako tenperaturea-, hondakinak parrilla irristakor batera jausten dira, eta hantxe balorizetan dira energetikoki.

Hondakinak erretea: Errausketa prozesuan uri-hondakinak ugertu egiten dira, zulotik xurgatutako airetik datorren soberako oxigenoagaz. Absorzino horri esker eta zuloa sakonunea danez, zuloko hatsek ez dabe lantegiaren kanpoko partera urteten.

Lurruna sortzea: Labean errekuntza-prozesuan sortutako beroa lurruna sortzeko erabiltzen da; galdaran dagozan trukagailu batzuen bidez, hain zuzen be. Gitxi gorabehera, 100 t/h lurrun sortzen dira, 310º/330º C arteko tenperaturan, eta 100 bar-eko presionoagaz.

1Lurrun-sorkuntzea

2Amoniako injekzioa

3Errekuntzaren kontrola

4Errautsak ateratea

5Zepak ateratea

6Txatarrak ateratea

7Errausketarako parrillea

Harrerea eta biltegia×

Egunean ehun kamioi inguru sartzen dira lantegian, eta 700/720 Tn. uri-hondakin ekarten dabez.

Prebentzino-neurri legez, material erradiaktiboen kontrola egiten da. Kamioiak pisetako baskulearen sarreran detekzino-arku bat dago.

Kamioia, onartzen bada, deskargetako nabera joaten da. Nabe hori eraikin zabal eta itxi bat da. Hamar aho dagoz, eta horreetatik botaten dabez kamioiek sastarrak zulora. Zuloak hamar mila tona uri-hondakin gordeteko edukierea dauka. Sakonunen bat da, hatsak eta hautsa lantegian zabaldu ez daitezan. Hormigoiz eta material isolatzaileko hainbat geruzaz iragazgaiztuta dago, lurrera eta lur azpiko uretara irazi ez daiten.

1Galdarearen UHS elikadura

2UHS zuloa

1 - Parke elektrikoa

2 - Lurrun-turbinea

3 - Gas-turbinea

4 - Berreskuratze-galdarea

1 - Emisinoen kontrola

2 - Tximinia

3 - Kare-esnezko injekzinoa

4 - Mahuken iragazkia

5 - Ikatz aktiboko injekzinoa

6 - Berreskuratze-galdarea

7 - Arazketa-hondakinak ateratea

8 - Gasen garbiketa

1 - Lurrun-sorkuntzea

2 - Amoniako injekzioa

3 - Errekuntzaren kontrola

4 - Errautsak ateratea

5 - Zepak ateratea

6 - Txatarrak ateratea

7 - Errausketarako parrillea

1 - Galdarearen UHS elikadura

2 - UHS zuloa

Ikusi prozesu osoa, hondakinak Zabalgarbira heltzen diranetik energia elektrikoa lortzen dan arte; edo aukeratu prozesuaren barruan gehien interesetan jatzun atala.

Errekuntza-hondakinak

Errekuntza-prozesuaren ondoren –zaborraren balio energetikoa atera eta gero–, hondakin hauek geratzen dira: zepak, txatarrak eta errautsak.

Zepak

Sutegiaren hondoan jasotzen dira. Hondakin ez-arriskutsu gisa daude sailkatuta, eta instalazioan sartzen diren hiri-hondakinen % 18 eta % 8 dira, pisuari eta bolumenari dagokienez, hurrenez hurren.

Material geldoek (beira, obra-hondakinak, zeramika eta abar) osatuta daude. Obra zibiletan eta publikoetan agregakin gisa berrerabiliko dira.

Txatarrak

Burdin txatarraren pisua instalazioan sartzen diren hondakin guztien % 2 da. Enpresa siderurgikoetan balorizatzen dira.

Errautsak

Errautsak bi motatakoak dira: errauts hegalariak, eta gasak arazteko tratamenduko hondakinak. Pisuaren % 3,60 hartzen dute, eta hiri-hondakinen bolumenaren % 1 baino apur bat gutxiago.

Pisuaren % 50 eta % 60 artekoa karea da. Zaborrarekin batera sartu diren metal batzuen portzentaje txiki batzuk ere badaude (aluminioa, burdina, magnesioa eta potasioa), baita Zn (% 0,75), Pb (% 0,17), Ni (% 0,0076), Cd (% 0,0065), Cr (% 0,0139), Hg (% <0,001) eta As (% 0,0013) aztarnak ere.

  • Zentro teknologiko homologatu batek instalazioko errautsen karakterizazioa egin du, eta adierazi du ez daukatela kaltegarritasunik, toxikotasunik edo mutagenotasunik.
  • Gaur egun, silo estanko batean gordeta eduki ondoren, zisterna-kamioietan jaso eta baimendutako kudeatzaileei eramaten zaizkie, material geldo bihurrarazteko.
  • Finkapen eta egonkortze fisiko-kimikorako prozesu baten bitartez, inertizatuen zabortegi batean onartzeko moduko hondakin bihurtzen dituzte.