Instalazioak

Instalazioak - Planta

Lantegiko kontrola eta sarrera

×

Kamioiak, daroezan uri-hondakinen eta pisuaren kontrola egin ostean, deskargetako nabearen sarrerara joaten dira.

Kontrol-gelea

×

Lantegiko instalazino guztietako monotorizazino, kontrol eta informazino sistemak dagoz bertan, bai balorizazino energetikorakoak eta gasak araztekoak, bai elektrizidadea sortzekoak.

Amoniako-tangea

×

Laba-galdaran nitrogeno oxidoak neutralizetako injektean dan disoluzino amoniakala (%23) biltzen da hemen.

Biltegi-zuloa

×

Hemen ixten diran uri-hondakinak nahastu egiten dira, homogeneizetako.

Laba-Galdera

×

Uri-hondakinak parrillan erretean sortzen dan beroa galdaran lurruna sortzeko erabiltzen da.

Mahuka-iragazkiak

×

Laba-galdaran eta absorzino-torrean gasak arazteko hasikerako prozesuaren ostean, gasetan geratzen diran partikulak irazi eta batu egiten dira, gero inerte bihurtzeko.

Absorzino-torreak

×

Laba-galdarako keak garbitu egiten dira, hareen azidotasuna neutralizetako eta metal astunak eta ex novo sortu diran dioxinak eta furanoak ezabatzeko.

Errautsen urtekerea

×

Silo baten bildu eta gero, laba-galdaran, absorzino-torrean eta mahuka-iragazkietan jasotako errauts hegalariak eta gasak arazteko tratamentuko hondakinak hermetikoki itxitako kamioietan eroaten dira, inerte bihurtzeko.

Zepen eta txatarren biltegiratzea eta urtekena

×

Errekuntza-prozesuaren ostean, zepak eta txatarrak biltegi-zulo bitan gordeten dira. Gero, zepak zabortegi batera eroaten dira, eta txatarrak enpresa siderurgikoetara, berzikletako.

Tximinia

×

Hirurogeta hamar metroko altuerako egitura zilindriko bat da. Tximiniaren barruan gasak kanporatzeko hodiak dagos, bai errausketa-lerroko gasak, bai berreskuratze-galdarakoak.

Isurketen kontrola

×

Tximiniaren altueraren erdi inguruan zunda batzuk dagos. Zunda horreetan, araztutako gasen laginak hartzen dira eten barik, monitorizetako eta kontroletako.

Berreskuratze-galdarea

×

Laba-galdarako lurruna (310º C) 540º C-raino gainberotzen da gas-turbinako ihes-gasen bidez.

Gas-turbinea

×

Turbo-makinea, alde batetik, gas naturala erreteko eta, ondorioz, energia elektrikoa sortzeko erabilten da; eta bestetik, haren ihes-gasek berreskuratze-galdareari behar dauen beste bero emon deioen, laba-galdaran sortzen dan lurruna gainberotu ahal izateko.

Lurrun-turbinea

×

Turbo-sorgailuak laba-galdaran eta berreskuratze-galdaran sortutako lurruna eraldatzen dau, energia elektrikoa sortzeko.

ENE Gas hornidurarako Erregulazino eta Neurketa Estazioa

×

Lantegira heltzen dan gas naturala gas-turbinak daukazan beharrizanetara egokitzen da.

Parke eletrikoa

×

Gas -eta lurrun-turbinakaz lotutako eraldaketa- zentroak hartzen dauz, baita azpiestazino elektrikoa eta hareen babesak be.

Ura tratetako lantegia

×

Honen zeregina Cadagua ibaitik hartutako ura egokitzea da.

Ozte-torreak

×

Galdaran sortu eta turbinan elektrizidadea sortzeko erabiltzen dan lurruna hozten da honeetan, kondensetako.

Ur-tangea

×

Aurretik tratamendu-lantegian egokitutako ura gordeten da.

Deskargetako nabea Lantegiko kontrola eta sarrera Kontrol-gelea Amoniako-tangea Biltegi-zuloa Laba-Galdera Mahuka-iragazkiak Absorzino-torreak Errautsen urtekerea Zepen eta txatarren biltegiratzea eta urtekena Isurketen kontrola Tximinia Berreskuratze-galdarea Gas-turbinea Lurrun-turbinea ENE Parke eletrikoa Ura tratetako lantegia Ozte-torreak Ur-tangea

Industria-instalazioen sarreran hiri-hondakinen sarrerako kontrol-eremua dago, baita material erradiaktiboak detektatzeko arkua ere. Pisatzeko bi baskula daude: bata ingurumen agintaritzak –Eusko Jaurlaritza– baimendutako hiri-hondakinak zamalan nabean uztera datozen kamioientzat; eta, bestea, berriz, instalaziotik irteten diren kamioientzat.

Sarrerako eremuaren aurrean bulegoen eraikina dago. Atzeko aldean, eta lursail altuago batean, instalazioaren zati handiena dago; atal jarraituetan, hondakinak uzteko nabea, hondakin-biltokia, kontrol-gela, labe-galdara, gasak arazteko sistema, eta elektrizitatea sortzeko arloa daude hor.

Azalera horren ondoan orube bat dago, eta, bertan, hiri-hondakinen balorizazio energetikorako bigarren instalazioa edo “B INSTALAZIOA” eraikitzea dago aurreikusita. Eremu horren inguruan hozte-dorreak, ura tratatzeko instalazioa, gas naturalaren hornidurarako erregulazio- eta neurketa-estazioak eta parke elektrikoa daude.

Lorategiak ez ezik, bide-sare bat ere badago barruan, instalazioko sarrera-kontrolean hasi eta ataletako bakoitzera doana.