Iraunkortasunaren arloko ehun aditu europarrek interesa erakutsi dute Bizkaian hondakinak kudeatzeko daukagun eredua ezagutzeko
BIZKAIMEDIA
Europako eta Estatuko zenbait erakundetako iraunkortasunaren arloko ehun aditu inguruk aukera izan dute gaur arratsaldean ezagutzeko zer sistema erabiltzen duen Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko; izan ere, bisita egin dute Artigas-Arraizeko Ekoparkera, eta, hala, Zabalgarbiko lantegia bisitatzeko aukera izan dute. Han, harrera egin die Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Elena Unzuetak eta ingurumeneko zuzendari Unai Gangoitik, eta azaldu diete zer ereduri esker lortu duen Bizkaiak sortzen dituen hondakinen % 90 birziklatzea.
Eguna borobiltzeko, bisita egin dute Koopera Reusing Center-era. Mungian dagoen lantegi horretan etxetresna elektriko txikiak eta beste artikulu batzuk biltzen dituzte, ondoren berrerabiltzeko. Berta, 200dik gora pertsonak egiten dute lan, inklusio sozialaren ikuspegiarekin betiere.
Adituek egindako bisita teknikoa hori Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentziaren baitan egin da. Bihar arte, apirilaren 29ra arte, Bilbon ari dira egiten konferentzia hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Iraunkortasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Elkartearen (ICLEI), Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarearen sustapenarekin.