Zabalgarbi, S.A.k informazioa emateko webgune hau sortu du, zuk doan erabil dezazun.

Atarira sartzeak erabiltzaile izaera esleitzen dio hori egiten duenari, eta pertsona horrek konpromisoa hartzen du webgunea eta haren zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, indarreko legedia, fede ona, oro har onartzen diren erabilerak eta ordena publikoa urratu gabe.

Webgunearen erabilera erabiltzailearen erantzukizunpean baino ez da egiten. Horrenbestez, Zabalgarbi ez da inola ere izango webgunearen edukietara sartu, erabili edo txarto erabiltzearen ondorioz erabiltzaileen sistema informatikoetan sor daitezkeen kalteen erantzulea.

Zabalgarbik webgunearen egitura eta diseinua aldatu ahalko ditu alde bakarretik eta aurreko abisurik gabe, baita bistaratzen den informazioa eta horretara sartzeko edo hori erabiltzeko baldintzak ere.

Webgune honetan dagoen informazio guztia Zabalgarbirena da, eta berari dagokio informazio horren jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak beren-beregi gauzatzea.

Zabalgarbik debekatu egiten du bere webguneetako edukiak kopiatzea, bikoiztea, birbanatzea edo horiekin egin daitekeen beste edozer, iturriak aipatuta ere, Zabalgarbik horretarako beren-beregiko baimena eman ezean.

Zabalgarbik ez du bermatzen akatsik ez dagoenik bere webgunerako sarreran edo haren edukian, eta ez da bere webguneak informaziorako baino ez gomenda ditzakeen beste webgune batzuetako edukien egiazkotasunaren erantzule.

Baliteke webguneak batzuetan erabiltzailearen eskura jartzea loturarako gailu teknikoak (estekak, iragarki-bandak edo botoiak), direktorioak eta bilaketa tresnak, erabiltzaileei hirugarrenenak diren eta/edo hirugarren horiek kudeatzen dituzten webguneetara sartzea ahalbidetzen dietenak. Zabalgarbik ez ditu eskaintzen eta ez ditu merkaturatzen –ez berez ez hirugarrenen bidez– estekatutako webguneetan erabilgarri dauden zerbitzuak. Halaber, ez ditu kontrolatzen, zaintzen edo onesten estekatutako webgune horietako produktuak, zerbitzuak, edukiak, informazioa, datuak, artxiboak eta bestelako materialak.

Datuen babesa

Zabalgarbiren webgune edo zerbitzuetako baten batera sartzeko datu pertsonalak biltzea beharrezkoa denean, jakinarazten da horiek Datu Pertsonalen Babesari buruzko indarreko araudian eta hori garatzeko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera tratatuko direla. Emandako datu horiek Datuak Babesteko Agentzian behar bezala inskribatu den datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira.

Bezeroak beren-beregiko baimena ematen dio Zabalgarbiri, datuak emate hutsez eta zerbitzua hobeto emateari begira, fitxategi automatizatuan dauden datu pertsonalak lagatzeko, eskaintzen den zerbitzuaren informazio, ikerketa edo merkaturatze lanen berariazko helburuetarako.

Zabalgarbik konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean gorde beharra betetzeko, eta beharrezko neurriak hartuko ditu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratzea eragozteko, uneoro teknologiaren egoera kontuan hartuta. Fitxategiaren erantzule bakarra den aldetik, Zabalgarbik konpromisoa hartzen du bertan dauden datuak isilpean gordetzeko, ondorio horretarako aplikatu beharreko legediaren arabera. Dena den, bezeroak datuak eskuratu, zuzendu eta, hala denean, ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzake, gure harremanetarako formularioaren bidez mezu bat bidaliz.