Life GISWASTE proiektuak deialdia egin die Euskadiko nekazaritza-abeltzaintza sektoreko eragilei, hondakinen balorizazioari buruzko erabakiak hartzeko

11 otsaila, 2016 adclick Sin categoría

 

IHOBE

Lan-topaketa eragile hauei dago irekita: enpresa sortzaileak, logistikaren alorreko enpresak, hondakinen kudeatzaileak, pentsuen ekoizleak, biogas-ingeniaritzak eta tokiko administrazioak.

Kontraste-mahai hau antolatu da GISWASTE tresnaren fidagarritasuna eta bideragarritasuna segurtatzeko. Hala, hondakinen balorizazioarekin zerikusia duten talde guztiek proiektuaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte bertatik bertara, beren iritziak eta ekarpenak azaltzeaz batera.

Life GISWASTE proiektuaren helburua da esne-, haragi- eta landare-azpiproduktuak balorizatzeko plantak abiatzearen inguruko erabakiak hartzerakoan erabiltzaileentzat lagungarria izan daitekeen tresna informatiko bat garatzea. GIS tresnaren bidez, bideragarritasun teknikoa, geografikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa determinatu ahal izango da, biogas sortzeko eta/edo animalien elikadurarako pentsuak ekoizteko. Proiektuan bazkidetutako erakundeak dira AZTI-Tecnalia, Geograma, LKS eta Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

Life GISWASTE proiektuaren lehenengo kontraste-mahai honetan izena emateko, mezu elektroniko bat bidal daiteke, erakundearen izenarekin eta datu pertsonalekin, helbide honetara: dsanmartin@azti.es