Egitekoa
Ekonomia zirkularrean funtsezko eragile bat izatea, hondakinen tratamenduaren soluzio integralari lagunduta balorizazio energetikoko teknologia berritzaileak erabiliz, gardentasunean, garapen profesionalean eta ingurunearekiko konpromiso irmoan oinarritzen den kudeaketa bikain bat aplikatuz, eta pertsonen osasuna, ingurumena eta akziodunarentzako balioaren sorrera zainduz.
Ikuspegia
Zabalgarbiren ikuspegia haren funtsezko jarduera egituratzen duten hiru ardatzen inguruan eratzen da:
- PEOPLE: Proiektuarekin bat egiten duen lantalde oso kualifikatua, Zabalgarbi lan-kalitatearen eta sormen kolektiboaren aldetik erreferente bihurrarazten duena.
- PLANET: Ingurunearekiko eta ingurumenarekiko errespetua, iraunkortasunari lagunduta eta ekonomia linealetik eredu zirkularrerantz doan aldaketaren alde eginda.
- PROFIT: Kudeaketa bikaineko enpresa, malgutasun operatiboa eta balioaren sorrera iraunkorra ezaugarri dituena eta hondakinen kudeaketa integralean zerbitzu lehiakorra eskaintzen duena.
Balioak
- Zintzotasuna
- Gardentasuna eta gobernu ona
- Errespetua eta erantzukizuna
- Lankidetza
- Kalitatea eta segurtasuna
- Eta, beste guztien gainetik, ingurunearekiko konpromisoa