Zabalgarbiren azken helburua sortzen diren hondakinak tratatuz herritarrei zerbitzua eskaintzea da.
Zabalgarbik berrerabiltzen edo birziklatzen ez diren hondakinak tratatzeko konponbide iraunkorra ematen du balorizazio energetiko eraginkorraren bitartez. Prozesu honetan kosturik merkeenean energia modu seguruan eta oso eraginkorrean sortzen da eta ingurumen-eragina minimizatua dago.
Helburua kalitatezko zerbitzua eskaintzea da, bezeroak eta talde interesgarriak aseak egoteko:
- Gizartea, oro har, kostu lehiakorrean tratamendu iraunkor eta segurua eskatzen baitu.
- Akziodunak, epe laburrean inbertsioak itzultzea baitute helburu, enpresak zerbitzu publikoa kudeatzen lagundu eta hondakinak kudeatzeko beste sistema batzuekin osagarria izateaz gain.
- Erakundeko pertsonak, enpresa-proiektu irekiaren kide izan nahi baitugu; bertan lanbide-karrera erakargarria garatu nahi dugu, lan-giro atseginaren barruan.
Zuzendaritzak berariaz azaldu nahi du Kalitate, Ingurumen, Energia eta Lanean Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa Integratuari buruzko Sistema indartzeko konpromisoa duela hondakinei energia balioa emateko orduan. Horren helburuak hurrengoak dira:
- Kudeaketa politika honetan ageri diren helburuak betetzea.
- Legezko baldintza aplikagarriak eta gure testuinguruko bestelako konpromiso bereziak betetzea.
- Etengabeko hobekuntza, sistema ikuskatu eta helburuak zehaztearen bitartez, ingurumena babesteko, energia-zereginean hobe jarduteko eta pertsonen segurtasun nahiz osasuna sustatzeko.
- Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak ematea lesioak eta osasunaren narriadura prebenitzeko, arriskuak ezabatzeko eta arriskuak murrizteko.
- Energia arloan eraginkorrak diren produktu eta zerbitzuak erostea eta energia-jarduna hobetzeko diseinua jorratzea.
Adierazitako erabakiarekin eta borondatearekin bat etorriz, Zuzendaritzak arestion aipatu diren helburuak lortzeko behar diren informazioa eta baliabideak emateko konpromisoa hartzen du.
Nolanahi ere, Zabalgarbiko pertsona guztien konpromisoa eta ahaleginak kontuan hartuta bakarrik erdietsi ahal izango da arrakasta. Komunikazioa, kontsulta eta parte-hartzea, prestakuntza eta garapen profesionala gure erakundearen bereizgarri izango dira.