Zabalgarbi S.A.

Probak egiten urtebete eman eta gero, Zabalgarbi SA 2005ean hasi zen lan egiten. Lantegiak eskaini zuen proposamen berritzailea –SENER sistema– gasaren ziklo konbinatuko instalazioetako teknologia hiri-hondakinen balorizazio energetikorako instalazio modernoetara egokitzea izan zen. Hau da, ziklo bakar eta integratu batean diseinu eta industria-prozesu berriak proposatu zituen.

Teknologia berri horrek balorizazio energetikorako instalazio modernoen errendimenduak hobetzen ditu kualitatiboki zein kuantitatiboki, Europako Batzordeko XVII. Zuzendaritza Nagusiak aitortu zuen bezala. Izan ere, erakunde horrek onarpen eta laguntza ekonomikoa handienak eman zizkion proiektuari, Thermie programaren bidez (BAT/erabilgarri dagoen teknologia onena).

Instalazioak lortzen dituen emaitzei esker, Bizkaiko Lurralde Historikoa “zero isurien” helburua betetzetik hurbil dago, eta, halaber, kontsumitzen dugun sorkuntza elektrikoaren zati bat energia berriztagarrietako iturrietatik datorrela berma daiteke.

70

LANGILE

+ 100

HAREN ZERBITZUA JASOTZEN DUTEN
UDALERRI BAINO GEHIAGO

1.052.000

HAREN ZERBITZUA JASOTZEN DUTEN
BIZTANLE