Senatuko Ingurumeneko eta Klima-aldaketako Batzordeak Bizkaiko hondakinak tratatzeko instalazioak bisitatu ditu

24 otsaila, 2015 adclick Sin categoría

 

BIZKAIMEDIA

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio, gaur, gure lurraldeko hiri-hondakinen kudeaketarako sistema in situ ezagutzera etorri diren Senatuko Ingurumeneko eta Klima-aldaketako Batzordeko kideak. Senatuko batzorde horrek berak eskatutako bisita da, batzorde hori eratu baita aztertzeko Estatuan nola kudeatzen diren hiri-hondakinak Europar Batasunaren esparruan eta Bizkaia, hain zuzen ere, erreferentzia bihurtu da Estatuan arlo horretan, Europak ezarritako helburuak aurretiaz betetzen baititu.

Bisitan zehar egindako adierazpenenetan, Unai Rementeriak nabarmendu du hondakinak kudeatzeko duen sistema integratu dela eta bihurtu dela Bizkaia erreferente. Esan du Estatuko Alemania txikia garela. Eta, gaineratu du hori dela-eta Senatuko Ingurumeneko eta Klima-aldaketako batzordeak in situezagutu nahi izan duela gure eredua. Izan ere, diputatuak azaldu duenez, eredu horrek baliabide moduan aprobetxatzen ditu sortutako 10 kg hondakinetik 9 eta zazpi urtetik hona 90.000 tona hondakin gutxiago sortzen ditu. Azaldu du, halaber, azken hamarkadan 44 kiloan gutxitu dela bizkaitar bakoitzak sortzen duen gainerako hondakinen zatia, eta Zabalgarbi moduko instalazioei esker —Bizkaiko ehun udalerri eta 700.000 biztanleri ematen die zerbitzua— Bizkaiko etxebizitzetan sortzen den energiaren herena sor dezakegula, ingurumen-berme guztiekin. Jarraitu du esanez hondakinen sistema ez dela arazo Bizkaian, kudeaketa integratuaren adibide baino. Eta nabarmendu du hori guztia Bizkaiarentzako bizi-kalitate bihurtzen dela. Hain zuzen ere sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren adibide dela adierazi du.

Unai Rementeriak Senatuko Ingurumen eta Klima-aldaketako Batzordeko kideei azaldu die zelan hondakinen inguruko zenbatekoek erakusten duten zer bide positibo ibili duen Bizkaiak azken urteetan. Izan ere, zabortegietan hondakinen % 71,08 uztetik % 9,45 uztera pasatu gara. Eta hondakinen % 1,08 energia sortzeko erabiltzetik % 30,12 erabiltzera pasatu gara. Gainera, hondakinen bilketa eta bereizketa selektiboari dagokionez ia bikoiztu egin dugu 2001eko tasa: ”,9tik `,42ra pasatu gara. Rementeriak gaineratu du Bizkaiko hondakinen sistemak funtzionatu egiten duela, ondo baino hobeto funtzionatu ere.

Aldundiaren izenean hauek egin diote harrera Senatuko batzorde horri: Lehendakaritzako diputatu eta bozeramaile Unai Rementeriak, Ingurumeneko foru diputatu Iosu Madariagak eta Garbikerreko zuzendari-kudeatzaile Amaia Sagredok. Edozelan ere, hondakinen kudeaketari buruzko ikuspegia osatua ematearren, Kooperako zuzendari-kudeatzaile Javier Mariñok eta Zabalgarbiko zuzendari nagusi Mikel Huizik ere parte hartu dute bisitan. Bizkaiko hondakinen kudeaketako sistemaren arduradunek azaldu diete azken urteetan zer politika garatu dituen Bizkaiak, haiei esker lortu ahal izan baita, hain zuzen, Europar Batasunak hiri-hondakinen arloan ematen dituen direktibetan ezartzen diren helburuak.

Foru Aldundiak prestatutako jardunaldi honetan bildutako hainbat talde politikotako senatariek aukera izan dute ezagutzeko nola funtzionatzen duen Mungiako Koopera Reusing Center-ek eta Bilboko Arraiz mendian dauden TMBak eta Zabalgarbiren instalazioek; hain zuzen ere, senatari hauek hartu dute parte bisitan: Vicente Aparici Moya (TPP); José María Kazalis Eiguren (ETP); Pere Maluquer Ferrer (CIUTP); María Encina Regalado de los Cobos (TPP); María Jesús Ruiz Ruiz (TPP); Joan Saura Laporta (ECPTP); María José Fernández Ostolaza, Gorte Nagusietako letradua, eta Eduardo del Vas, Ordezkaritzako idazkaria.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QzJtpG2Uuw4