
Zabalgarbi, 20 urte Bizkaiaren zerbitzura
ZABALGARBI
Zabalgarbik bere 20. urteurrena ospatu zuen atzo, “Zabalgarbi, 20 urte Bizkaiaren zerbitzura” lelopean, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, 150 gonbidatu baino gehiago bildu zirela: agintariak, sektoreko ordezkariak, enpresa kolaboratzaileak, gizarte zibila eta enpresako langileak.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Elixabete Etxanobe (Bizkaiko Ahaldun Nagusia), Ana Otadui (Batzar Nagusietako lehendakaria), Arantza Atutxa (Ingurune Naturala eta Nekazaritzako foru diputatua) eta Josu Bilbao (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea).
20 urte hondakinak energi bihurtzen Bizkaian
Duela bi hamarkada, Zabalgarbik jarduera hasi zuen helburu argi batekin: ezin birziklatu daitezkeen hondakinak elektrizitate garbi bihurtzea, zabortegira bidaltzea saihestuz eta energia-iturri jasangarria eskainiz Bizkaiarentzat.
Orduz geroztik, plantak ia bost milioi tona hondakin tratatu ditu —San Mames futbol zelaia zortzi aldiz beteko luketena— eta Bizkaiko etxeetan kontsumitzen den elektrizitatearen %35 ekoiztu du.
Teknologia honi esker, zabortegiak eta berotegi-efektuko gasen emisioak nabarmen murriztu dira, Zabalgarbi eraginkortasun energetikoaren eta ekonomia zirkularraren erreferente europar bihurtuz.
Iraganari begira, etorkizunera ilusioz
Ekitaldia bideo oroigarri batekin hasi zen, eta ondoren Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak hitz egin zuen, Zabalgarbik Bizkaian izan duen garrantzia eta bere ekarpena azpimarratuz.
Jarraian, testigantza-bideo bat aurkeztu zen, proiektuaren hasieratik inplikatutako pertsonen iritziak bilduz, eta ondoren “Zabalgarbi, 20 urte Bizkaiaren zerbitzura” izeneko mahain-ingurua egin zen, José Ramón Lizarragak moderatua.
Bertan parte hartu zuten Jon Azua, Jorge Sendagorta Gomendio, Mª Esther Solabarrieta, Carlos Martínez Oset, José Luis Bastarrica eta Roberto Galíndez. Parte-hartzaileek Zabalgarbiren bilakaerari eta bere berrikuntza teknologikoari, iraunkortasunari, eraginkortasun energetikoari eta Bizkaiaren garapenari buruzko hausnarketak partekatu zituzten.



