
Zabalgarbik 20 urte bete ditu: hondakin ez-birziklagarriak energia bihurtzen dituen planta
ZABALGARBI
- Zabalgarbi 20. urteurrena ospatzen du, 4,5 milioi tona hondakin tratatu eta Bizkaiko etxeek kontsumitutako elektrizitatearen %35a sortu ondoren.
- Plantak teknologia aurreratu bat erabiltzen du: berziklatu exin diren hondakinetatik energia berreskuratzen du, beraz zabortegien eta CO₂ isurien murrizketan laguntzen du.
Duela bi hamarkada, Zabalgarbik helburu argi batekin ekin zion bere jarduerari: birziklatu ezin diren hondakinak elektrizitatea sortzeko aprobetxatzea, zabortegira bidaltzea saihestuz eta Bizkaiarentzat irtenbide energetiko jasangarri bat eskainiz. Ordutik, plantak 4,5 milioi tona hondakin tratatu ditu, San Mames estadioa zortzi aldiz betetzearen pareko kopurua. Prozesu horretan, lurraldeko etxeetan kontsumitzen duten elektrizitatearen % 35 inguru ekoitzi du.
Balorizazio energetikorako soluzio teknologiko horri esker, birziklatu ezin diren hondakinak elektrizitate bihurtzen ditu modu eraginkor eta kontrolatuan, eta milioika tona hondakin isurtzea saihestu da, ingurumen-inpaktua eta zabortegian biltegiratzeari lotutako berotegi-efektuko gasen emisioak nabarmen murriztuz.
Hondakinak energia bihurtzea: irtenbide eraginkorra eta segurua
Bilboko Artigas eremuan dago Zabalgarbi, eta gaur egun funtsezko erreferentea da Euskadiko hondakinak kudeatzeko ereduan, berrikuntza, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa integratzeko duen gaitasunagatik.
Plantak teknologia aurreratua erabiltzen du, birziklagarriak ez diren hondakinetan dagoen energia modu eraginkor eta seguruan aprobetxatzeko. Prozesuan sortutako beroari esker, elektrizitatea beste sortze-sistema konbentzionalek baino askoz errendimendu handiagoarekin lortzen da. Sistema horrek Zabalgarbi Europako erreferente gisa finkatu du hondakinak baliabide erabilgarri bihurtzeko prozesuan. Gaur egun, antzeko 500 instalaziok baino gehiagok jarduten dute Europan, eta energia-eredu orekatuagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzen dute.
Konpromiso soziala eta tokiko garapena
Bere zeregin tekniko eta ingurumenekoaz haratago, Zabalgarbik konpromiso sendoa du Bizkaiko garapen sozialarekin. Urtero, gizarte-izaerako 53 ekimenetan parte hartzen du, irabazi-asmorik gabeko erakundeekin, ikastetxeekin, auzo- eta kultura-erakundeekin lankidetzan, bai eta OLBEren “Opera y +” bezalako laneratzeko, kolektibo ahulei laguntzeko eta osasuna sustatzeko proiektuetan ere.
Konpromiso hori erantzukizun sozialeko eredu baten bidez egituratzen da; eredu horrek lurraldean eragin positiboa izatea lehenesten du, kalitatezko enplegua, tokiko enpresa-sarearekiko lankidetza eta gizarte-kohesioa eta herritarren ongizatea hobetzen duten kausetan parte hartzea sustatuz.
Lidergoa iraunkortasunean
Hogei urte hauetan zehar, Zabalgarbik hainbat errekonozimendu jaso ditu bere berrikuntza teknologikoagatik, eraginkortasun energetikoagatik eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoagatik. Horien artean daude, besteak beste, Thermie saria, Europako Batzordeak ematen duena planta konbentzionalen batez besteko eraginkortasuna bikoizteagatik; José Ignacio Arrieta saria, industria-garapen iraunkorrari dagokiona; ESGHub saria, Bilboko Merkataritza Ganberarena, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-helburuei egindako ekarpenagatik; Nova 2024 saria, berrikuntzari emandakoa, mahuka-iragazkia berritzeagatik, gasak arazteko sistemaren fidagarritasun operatiboa nabarmen hobetu duen proiektua; eta CEBEK saria, boluntariotza korporatiboarekin duen konpromisogatik, jasangarritasuna eta GJH-en sustatzaile gisa.
Planta sektoreko nazioarteko topaketa garrantzitsuen anfitrioia ere izan da, hala nola CEWEPen Europako Kongresua (Hondakinen Balorizazio Energetikoko Planten Europako Konfederazioa) 2018an, eta PREWIN Kongresua 2019an, 20 herrialdetako parte-hartzaileak biltzen dituen eta ezagutza trukea eta industria-praktika hobeak sustatzen dituen Europako plataforma.
Berrikuntza teknologikoa datozen 20 urteei aurre egiteko
Etorkizunari begira, Zabalgarbik berrikuntza teknologikorako asmo handiko plan bat jarri du abian, bere eraginkortasun energetikoa eta ingurumenekoa hobetzen jarraitzeko.
Mugarri nagusietako bat funtzionamenduko ziklo termiko berri bat (gainberogailua) zerbitzuan jartzea da, aurreko bostekin batera. Esku-hartze horri esker, hondakinak energetikoki balorizatzen jarraitu ahal izango da, gas naturala ahalik eta gutxien erabiliz, zeharkako emisioak minimizatuz eta sisteman gehien eskatzen diren ekipoen bizitza luzatuz.
Proiektua gauzatzen ari den bitartean, 50 enpresa baino gehiago mobilizatu ditu, metalurgiaren sektorekoak batez ere. Guztira 50 tonatik gorako pisua duten 1.400 metro hodi baino gehiago instalatu dira, beste 30 tonako egitura metalikoekin batera, balbulekin, isolamendu termikoekin eta kontrol automatizatuko sistemekin batera.
2023an, Zabalgarbik mahuka-iragazkiaren berrikuntza integrala osatu zuen, arazketa-sistemaren eraginkortasuna eta segurtasun operatiboa hobetzeko, eta, aldi berean, material berriak eta kontrol-sistema aurreratuagoak gehitu zituen.
Bi proiektuak modernizazio-prozesu zabalago baten parte dira, eta adimen artifizialaren bidezko prozesuen digitalizazioa, mantentze prediktiboa eta datuen analisia denbora errealean barne hartzen ditu.
Etengabeko hobekuntzaren testuinguru horretan, azken hiru urteetan, Zabalgarbik 20 milioi euro inbertitu ditu ingurumen- eta energia-eraginkortasuna hobetzeko, erregulazio- eta gizarte-arloan gero eta zorrotzagoa den inguruneari erantzunez. Hori guztia urtero egiten dituen mantentze-lanetako geldialdiei gehitzen zaie, enpresak epe luzerako eragiketa seguru, eraginkor eta jasangarri batekin duen konpromisoa sendotzen baitute.
Bizkaiko etorkizun energetiko eta ingurumenarekiko konpromisoa
Martxan jarri eta hogei urtera, Zabalgarbik erakusten du posible dela hondakinak modu seguruan, efizientean eta ingurunean eragin positiboa izanda tratatzea. Ikuspegi teknologiko argiarekin, jasangarritasunaren aldeko apustu sendoarekin eta konpromiso sozial sakonarekin, lantegiak jaio zen gogo berdinekin egiten dio aurre etorkizunari: ingurumen-erronka bat gizarte osoaren zerbitzurako dagoen irtenbide energetiko bihurtzea.
|