Zabalgarbik birziklatu ezin diren hondakinen 4 milioigarren tona jaso du
ZABALGARBI
17 urteko lanaren ondoren, balorizazio energetikoko Bizkaiko plantak birziklatu ezin diren hondakinen 4 milioigarren tona jaso du. 2005eko ekainean martxan jarri zenetik, Zabalgarbik urtean 225.000-230.000 tona zabor tratatzen ditu batez beste, eta horiekin Bizkaiko etxeetan kontsumitzen den elektrizitatearen % 35 sortzeko gai da.
Hondakin horiek guztiak zabortegian utzi izan balira, bolumena San Mames zazpi aldiz betetzea beste izango litzateke, horrek ingurumenean izango lukeen eragin larriarekin. Zabor hori guztia isurtzea saihesteaz gain, Zabalgarbik urtero 650 GWh energia sortzen du, Metro Bilbaoren zazpi urteko energia-kontsumoari erantzuteko nahikoa.
G-Advisoryk (Garrigues Taldea) 2021ean egindako txostenaren arabera, alde handia dago balorizazio energetikoaren eta zabortegietako gordailuaren ondorioz sortutako Berotegi-efektuko Gasaren (BEG) isurketen artean. Azterlan horren ondorio nagusiak dio zaborra zabortegietara eramateak balorizazio energetikoak baino % 245 BEG isuri gehiago sortzen dituela.
Horrela, birziklatu ezin diren hondakinak energia bihurtzean oinarritzen den Zabalgarbi bezalako planta baten prozesua, zirkulartasun-helburuak lortzeko gomendatutako prozesua da, zabortegian amaitzen duten hondakinen bolumena % 90ean murriztuz.
Europa, begiratu beharreko leihoa
Europan hondakinen balorizazio energetikorako 500 planta inguru daude. Instalazio horiek oso finkatuta daude isurketa ia zero den herrialdeetan, eta ekonomia zirkularrari eta karbono-neutraltasunaren Europako helburuei laguntzen dieten hainbat prestazio eta zerbitzu ematen dituzte,
Kopenhagen, adibidez, balorizazio energetikorako Copenhill instalazioa dago, eta bere sabaian eski-pista, trekkingerako 490 metroko luzera duen bidezidorra eta 85 metroko altuera duen eskalada-horma ditu. Funtsezko azpiegitura da 2025ean Danimarkako hiria karbono-emisioetan lehen hiriburu neutroa bihurtzeko helburua lortzeko.
Frantzian, Parisko hiri-berokuntzako sarearen % 50 inguru hiriko hondakinen balorizazio energetikorako hiru instalazioez hornitzen da. Instalazio horiek hiriburuko ospitale guztiak eta bertako museo gehienak hornitzen dituzte, Louvre barne.
Europako adibideek erakusten dute balorizazio energetikoak funtsezko tratamendua ematen diela birziklatu ezin diren hondakinei, eta energia-iturri jasangarria ekonomia zirkularrari.
Zabalgarbik berrikuntza-proiektuetan lanean jarraitzen du
Plantak, besteak beste, Gas Natural Konprimatua (GNC) hornitzeko estazio berria martxan jartzen jarraitzen du. Azpiegitura horri esker, teknologia hori duen garraio profesionalari GNC berriro hornitzeko zerbitzua ematen zaio.
Instalazio berria Zabalgarbik karbono-aztarna murrizteko hartutako konpromisoaren barruan dago. Besteak beste, urtero jasotzen dituen 58.000 diesel kamioi baino gehiagok sortzen duten karbono aztarna murrizteko konpromisoaren barruan, hain zuzen ere. Gaur egun, GNC teknologia edo teknologia duala duten ibilgailuek 7.650 bidaia egiten dituzte plantara.
Deskarbonizazioaz gain, bezeroei kalitatezko zerbitzua ematea da helburua, bideko hornidura ekipo erredundanteen bitartez bermatuz. Ekipo horiek 4-5 minutuko karga osoa ahalbidetzen dute depositu hutsetik.
Zabalgarbik 70 pertsonako plantilla du eta bere jarduera balio hauek kontuan hartuta gauzatzen du: berrikuntza kalitatean eta eraginkortasunean, parte-hartzea, informazio-gardentasuna, ingurumenarekiko errespetua eta profesionaltasuna.