Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

24 ekaina, 2025 Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias Destacadas EU

SPRI

Teknologia berriei esker kudeaketa eta emaitzak hobetzen dituzten enpresen kasuak ugariak dira. Kasu horietako bat Zabalgarbi da, bi sektore estrategikoren elkargunean jarduten duena: hondakin ez-birziklagarrien kudeaketa eta horien balorizazioaren bidez energia elektrikoaren ekoizpena.  

2005ean Bilbon jaio zen enpresak 225.000 tona hondakin inguru tratatzen ditu urtero, eta Bizkaiko etxeen % 35 inguru hornitzeko adinako elektrizitate bihurtzen ditu. “Planta irtenbide berritzaile gisa sortu zen lurraldeko hondakinen kudeaketarako, balorizazio energetikoa bere jardueraren ardatz nagusi gisa txertatuz“, azaldu du Jose Pérez Aparicio Komunikazio eta Harreman Instituzionalen arduradunak. 

Gehiago irakurri