
Zabalgarbik eta Bizkaiko Gurutze Gorriak lankidetza akordioa sinatu dute Covid-19ak familiatan sortutako zaurgarritasun egoera arintzeko
GURUTZE_GORRIA
Zabalgarbi enpresak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak lankidetza akordioa sinatu dute, pertsonengan, familiatan eta adinekoen artean Covid-19ak eragindako zaurgarritasun egoerak arintzeko. Akordioak, pandemiari aurre egiteko Gurutze Gorriak bultzatu duen “Gurutze Gorriaren Erantzun Planaren” barruko jarduerak eta programak gauzatzeko aukera emango du. Planak helburu hauek ditu:
- Pertsonei, euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten egoera akutuak edo kronikoak gainditzen laguntzea.
- Arriskua dakarten jokabideak murriztea, gaixotasunaren kudeaketa hobetzea eta osasuna hobetzen laguntzea.
- Pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden pertsonei beharrezko baliabideak ematea.
- Aukera-berdintasuna sustatzea eta, horrela, desabantaila-egoera horretan daudenak lan-merkatura baldintza berdinekin itzultzeko eta sartzeko aukera izatea.
- Hezkuntza arloko aukeren berdintasuna sustatzea.
- Ingurumenean jardutea, egoera zaurgarrienean dauden kolektiboen gizarte-inklusiorako eta bizi-kalitatea hobetzeko faktore global gisa.
Zabalgarbik, bere ingurunearekin, bizkaitar guztien osasunarekin eta gizarte-ongizatearekin eta, bereziki, egoera txarrenean dauden pertsonekin konprometituta dagoen enpresa den aldetik, bere egiten ditu “Gurutze Gorriaren Erantzun Planaren” deiaren helburu horiek, eta 3.000 € emango dizkio Bizkaiko Gurutze Gorriari, deialdian jasotzen diren jarduerak gauzatu ditzan. Lankidetza hori gauzatzeko lurralde-eremua Bizkaia izango da, Enkarterri eskualdeari arreta berezia emanez.
Mikel Huizi Zabalgarbiko zuzendari nagusiak eta Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak hartu dute parte akordioaren sinadura ekitaldian.
Gurutze Gorriari buruz:
Gurutze Gorria erakunde humanitarioa da, borondatezkoa eta interes publikokoa, eta administrazio publikoen laguntzaile gisa jarduten du Estatuaren babespean, baina independentzia eta autonomia gordetzen ditu, GURUTZE GORRIAREN eta Ilargi-erdi Gorriaren nazioarteko mugimenduaren printzipioak erabat onartuta. GURUTZE GORRIAREN xedea hau da: “egoera zaurgarrian dauden pertsonetatik gero eta gertuago egotea, boluntarioek egindako prebentzio, laguntza, errehabilitazio eta garapen ekintzen bitartez, batez ere”.
Zabalgarbiri buruz:
Zabalgarbi Bizkaiko hondakinen balorizazio energetikorako planta da. Ekonomia zirkularreko funtsezko eragilea da, eta hondakinen tratamenduari konponbide integrala ematen laguntzen du, balorizazio energetikoko teknologia berritzaileak erabiliz, gardentasunean, garapen profesionalean eta ingurunearekiko konpromiso sendoan oinarritutako kudeaketa bikainaren jardunbidea aplikatuz, pertsonen osasuna eta ingurumena zainduz eta akziodunarentzat balioa sortuz.