Zabalgarbik, hondakinen balorizazio energetikoko Europako plantetako 125 operadoreren bisita jaso du

5 uztaila, 2019 Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias Destacadas EU

ZABALGARBI

Zabalgarbik, PREWIN sarearen barruan dauden hondakinen balorazio energetikoko Europako plantetako 125 operadoreren bisita teknikoa jaso du gaur. Ostegunetik, jardunbide onak partekatzen diren topaketan ari dira parte hartzen. PREWIN sareak, Europar Batasuneko 19 herrialdetako 118 konpainia biltzen ditu. Bertaratu direnen artean plantetako operadoreak, zerbitzu hornitzaileak, konponketa eta mantentze lanetako enpresak, ikerketa zentroak eta eragiketa eta mantentze zuzendariak egon dira.

125 operadore eta langile teknikoren bisitak, hondakinen balorazio energetikoko Bizkaiko plantak berrikuntzaren, ingurumenaren errespetuaren, segurtasunaren eta energia eraginkortasunaren alde egiten duen apustua jartzen du balioan.

Urtero, munduko herrialde guztietako profesionalek bisitatzen dute Zabalgarbi, bertako instalazioak eta energia eredua ezagutzeko. Azken hilabeteetan, mundu osoko erakundeetako edo enpresetako ordezkariak jaso ditu. Horrela, azpimarragarria da 2018ko irailean egindako Hondakinen Balorazio energetikoko Planten Europako Konfederazioaren (CEWEP) 9. Kongresuaren barruan 225 adituk egin zuten bisita. Halaber, Zabalgarbik, ISWAren 2019ko Kongresuan parte hartuko duten 80 herrialdetako adituen bisita jasoko du datorren urrian. Ekitaldi horrek 1.200 pertsona baino gehiago elkartuko ditu Bilbon, hondakinen kudeaketa integralaren eta jasangarriaren arloko joera eta teknologia berriak aztertzeko.

2005eko ekainaren 22an errendimendu osoan martxan jarri zenetik, plantak birziklagarriak ez diren 225.000 tona hondakin inguru tratatzen ditu urtero. Hamalau urte horietan, birziklatu ezin daitezkeen 3.222.775 zabor tona baino gehiagori eman die soluzioa, izan ere, bestela, zabor hori guztia hondakindegira joango litzateke. Hondakin horiekin guztiekin sei bider beteko litzateke San Mames estadioa. Gainera, hondakindegian utzi izan balira, negutegi efektua duten gasen %175 gehiago sortu izango zuten eta, ondorioz, ezinezkoa izango litzateke indarrean dauden Europa mailako arautegiak betetzea.

Hondakin horien tratamenduaren bitartez, Zabalgarbik, 8 milioi megawatt-ordu baino gehiago sortu ditu. Urtean, Bilboko Metroak zazpi urtez kontsumitzen duen beste elektrizitate sortzen du.

Jaso dituen aintzatespenen artean hauek azpimarratu behar dira: Europar Batasunaren Thermie programaren diru-laguntza gorena (1997), energia errendimendua, aurrezpena eta eraginkortasuna handitzeagatik eta energia elektrikoa sortzeko orduan ingurumenean eragina ez izateagatik; plantaren ingurumen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta bere instalazioen zainketa eta kontserbazio egoera bikaina aintzatesten duen HPR ziurtagiria, ziurtagiri hori lortzen duen hondakinen balorazio energetikoko Europako lehenengo planta izanik; eta Eragiketen eta Industria arloko Mantentze-lanaren Bikaintasunari ematen zaion Sisteplant Saria.

Konpainiaren Xedeak ezartzen duen bezala, helburua ekonomia zirkularreko funtsezko eragilea izatea da, hondakinen tratamenduaren soluzio integralari lagunduz, gardentasunean, garapen profesionalean eta ingurunearekin konpromiso sendoan oinarritutako kudeaketa bikainaren bitartez, pertsonen osasuna eta ingurumena zainduz.