Zabalgarbik Universitario Bilbao Rugby taldearen eskola kiroleko jarduera babestuko du

21 urtarrila, 2019 Zabalgarbi Zabalgarbi Noticias EU

ZABALGARBI

 IMG_6551
Universitario Bilbao Rugby taldeak eta Zabalgarbi S.A.-k, kirol erakundeak bultzatzen dituen eskola kiroleko errugbi jarduerak babestera zuzendutako lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Akordioa, Aitor Jauregi Universitario Bilbao Rugby taldeko presidenteak eta Mikel Huizi Zabalgarbi S.A.-ko zuzendari nagusiak sinatu dute, eta sinadura ekitaldi horretan taldeko eta enpresako ordezkariak bat etorri dira esatean hitzarmen horri esker, kirol hori inguratzen duten errespetu, konpromiso eta gizarteratze balioak umeei transmitituko zaizkiela.
Akordioa 2018-2019 denboraldirako sinatuko da, eta Zabalgarbi S.A.-k 2.500 euroko ekarpena egingo du. Hori horrela, enpresa Universitario Bilbao Rugby taldearen babesle ofiziala izango da. Bilboko errugbi talde bakarra da, eta Udal Errugbi Eskolaren arduraduna. Universitario Bilbao Rugby taldearen Errugbi Eskolak duela 15 urte hasi zuen bere ibilbidea, eta
ordutik aurre-benjamin, benjamin, alebin, eskolako haur, haur federatu eta kadete federatu kategoriatan zentratzen da. Bost urtetik aurrera, Universitario Bilbao Rugby taldeko umeak,
neskatoak eta mutikoak, hainbat baliotan hezitzen dira, kirolean oinarrituta, errespetuan, hobetzean, elkartasunean eta umiltasunean, besteak beste.
Lankidetza hori Zabalgarbiren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan jasotzen da. Gizarte erantzukizuna, gertueneko ingurunean aberastasuna eta ongizatea sortzeko konpromisoan oinarritzen da, ekonomiaren sustapenerako jarduketak, babesak eta elkartasun kanpainak bultzatuz. Horrela, balioa eman nahi zaio Bizkaiari, gizarte eta ekonomia iraunkorragoaren, produktiboagoaren eta integratzaileagoaren aldeko apustua eginez.
Konpainiaren Xedeak ezartzen duen bezala, helburua ekonomia zirkularraren funtsezko eragilea izatea da, hondakinen tratamendurako soluzio integralari lagunduz, gardentasunean, garapen profesionalean eta ingurunearekiko konpromiso sendoan oinarritutako kudeaketa bikainaren bitartez, pertsonen osasunaren eta ingurumenaren alde jardunez.