Cookieen politikaren helburua da informazioa ematea www.zabalgarbi.com webgunearen erabiltzaileei, www.zabalgarbi.com webguneak erabiltzen dituen cookieen instalazioari adostasuna eman nahi dioten erabaki ahal izan dezaten. Horretarako, honako alde hauek argituko dizkizugu: zer den cookie bat, zer cookie mota aurki ditzakezun Interneten ibiltzean, zein cookie erabiltzen dituen www.zabalgarbi.com webguneak, nola kudeatzen diren, nola ezabatzen diren eta nola ezeztatzen den horiek instalatzeko emandako adostasuna.
Zer dira cookieak?
Cookieak web zerbitzariek bisitariei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko erabiltzen duten tresna bat dira. Azken batean, testu-fitxategi bat da, zerbitzari batzuek erabiltzailearen gailura bidaltzen dutenak nabigazioari buruzko informazioa erregistratzeko, horrela webgunearen kalitatea eta segurtasuna hobetzea ahalbidetuta. Iraungitze-data daukate, eta ezberdina izan daiteke: saioak irauten duen denboratik eraginkorrak izateari uztea ekarriko duen etorkizuneko data zehatz batera arte.
Zein cookie mota aurki ditzakezu Interneten ibiltzean?
Cookieak bidaltzen dituen domeinua kudeatzen duen eta eskuratutako datuak tratatzen dituen erakundea zein den, bi mota bereiz daitezke: cookie propioak eta hirugarrenen cookieak.
Halaber, badago bigarren sailkapen bat, cookieek bezeroaren arakatzailean biltegiratuta ematen duten denboraren araberakoa. Horrela, saioko cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke.
Amaitzeko, badago beste sailkapen bat, bost cookie mota biltzen dituena eskuratutako datuak tratatzeko helburuaren arabera: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookieak, azterketa cookieak, publizitate cookieak eta jarreraren araberako publizitate cookieak.
Ez da behar adostasunik cookie teknikoak edo erabiltzaileak beren-beregi eskatu duen zerbitzu bat emateko benetan beharrezkoak direnak erabiltzeko. Gainerako cookieak instalatzeko, erabiltzailearen adostasuna jaso behar da.
Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune hau: Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren cookieen erabilerari buruzko gidaliburua.
Zein cookie mota erabiltzen ditu www.zabalgarbi.com?
Cookie propioak
PHPSESSID saioko cookie bat da. Web zerbitzariak cookie hori erabiltzen du, SAIOA mantentzea ahalbidetzeko. Cookie hori funtsezkoa da webgunearen funtzionamendurako. Saioaren amaierarekin batera iraungitzen da.
PHPko cookie tekniko estandar bat da, saioaren mantentzea kontrolatzeko. Ez du erabiltzailearen adostasunik behar instalatzeko.
Hirugarrenen cookieak
Google Analytics
Gure webguneak azterketa cookieak erabiltzen ditu: horien erantzuleari ahalbidetzen diote estekatutako webguneetako erabiltzaileen jarreraren jarraipena eta azterketa egitea. Cookie mota horren bidez jasotako informazioa webguneen jarduera neurtzeko eta webgune horietako erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabilera-datuen azterketaren arabera hobekuntzak gehitzeko asmoz.
Zehatz-mehatz, www.zabalgarbi.com webguneak Googleren tresna bat erabiltzen du, Google Analytics izenekoa, erabiltzaileek gure webgunea erabiltzeko duten modua aztertu eta neurtze aldera inplementatzen dena; horrela, nabigazio esperientzia are gehiago hobetzen laguntzen digu. Aurreko definizioen arabera, hirugarrenen cookieak, iraunkorrak eta azterketakoak dira.
Google Analyticsek honako cookie hauek erabiltzen ditu:
- utma: cookie horrek erabiltzaile ID bakarra sortzen du, erabiltzaile batek webgune bat zenbat alditan bisitatzen duen zenbatzeko erabiltzen dena. Halaber, webgunea noiz bisitatu den lehenengoz eta azkenekoz erregistratzen du. Cookie iraunkorra da, bi urtetik gorako iraungitze-data izan dezakeena.
- utmb eta utmc: cookie horiek saio bat noiz amaitu den kalkulatzeko erabiltzen dira. utmb izenekoak webgunera sartzeko ordua erregistratzen du; utmc izenekoak, berriz, saioa irekita mantendu behar den ala saio berri bat sortu behar den egiaztatzen du.
- utmz: cookie hori erabiltzailearen jatorria eta gako-hitzak erregistratzeaz arduratzen da. Sei hilabeteko iraungitze-data dauka, nahiz eta webgunea bisitatzen den bakoitzean berritzen den, zuzeneko bisita bat ez bada.
Lortu nahi diren helburu nagusiak honako hauek dira:
- “Cookie”aren bidez erabiltzaile nabigatzaileen identifikazio anonimoa (arakatzaileak eta gailuak identifikatzen ditu, ez pertsonak), eta, beraz, bisitari kopuruaren gutxi gorabeherako zenbaketa eta denboran agertzen duten joera zehaztea ahalbidetzea.
- Gehien bisitatzen diren eta, beraz, erakargarrienak diren edukiak modu anonimoan identifikatzea.
- Webgunera sartzen ari den erabiltzailea berria den edo bisita errepikatzen duen jakitea.
Lortutako informazio horrek guztiak webgune honek zerbitzu hobea eta egokiagoa ematea ahalbidetzen du.
Jasotako informazioak gure webgunea hobetzeko aukera ematen duten txostenak prestatzeko balio du. Google Analyticsen cookie artxibo horiek informazioa modu anonimoan biltzen dute, hau da, ez digute inolako identifikazio pertsonalik ematen. Web analisiaren bidez honako alde hauei buruzko informazioa eskuratzen da: webgunera sartzen diren erabiltzaileen kopurua, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, horien iraupena, erabilitako arakatzailea, zerbitzua ematen duen operadorea, hizkuntza, erabiltzen duen terminala edo haren IP helbideari lotuta dagoen hiria.
Google Analyticsi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune hau bisitatu dezakezu:
www.google.com/analytics/learn/privacy.html
Webguneko erabiltzaileek Google Analyticsek haien datuak bildu eta erabiltzea eragozteko, Google Analyticsen arakatzaileetarako desgaikuntza-osagarria eskuratu dezakete hemen:
tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=None
Google Maps
Gure webguneak edukien kanpoko osagarriek erabiltzen dituzten cookieak erabiltzen ditu.
Zehatz-mehatz, Google mapsen cookieak (NID) erabiltzen ditugu, Googlek osorik kudeatzen dituenak. Cookie horiek ez zaituzte inola ere identifikatzen. Cookie iraunkorrak dira. Sei hilabeteko iraupena daukate. Googlek cookie horiek erabiltzen ditu, erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa biltegiratzeko, Googleren mapak dituzten orrialdeak bistaratzen diren bitartean.
Googleren mapa interaktiboak (Google Maps) erabiltzen ditugu, gure bisitariei informazio erabilgarria ematen dietelako gure instalazioen kokapena lokalizatzeko.
Google Mapsen pribatutasun politika ikus dezakezu hemen:
www.google.es/intl/es/help/terms_maps.html
Aurretik aipatu diren hirugarrenen cookieek adostasuna behar dute instalatzeko.
Polylang
Gure webgunea hainbat hizkuntzatara dago itzulita, eta, hautatutako azken hizkuntza gogoratzeko, pll_language cookiea erabiltzen da.
Cookie abisua
cookie_notice_accepted izeneko cookiea aktibatu egiten da, cookiedun nabigazioaren mezua onartzen dugunean.
Nola kudeatu cookieak?
Hirugarren entitateen cookieak gure webgunean instalatuko dira, erabiltzaileen adostasuna jaso eta gero.
Gure webgunea bisitatzen duzun lehenengo aldian, informazioa emango zaizu adostasuna lortzeko eskatzen den ekintzari buruz.
Adostasuna beren-beregi eman daiteke, “Onartzen dut” dioen botoian klik eginda. Hala ere, ulertzen dugu adostasun hori isilbidez jaso dugula, pertsona gure webgunetik badabil.
Behin adostasuna lortuta, ez da berriro eskatuko orrialdera egiten diren ondoz ondoko bisitetan.
Adostasuna hori eskatzen duen webgunerako baino ez da ematen
Zure adostasuna adierazi ondoren, gure webguneak zure ordenagailuan deskargatzen diren cookieak kudeatzeko modua jartzen du zure eskura etengabe.
Cookieen instalazioari emandako adostasuna ezeztatzeko, instalatutako cookieak ezabatu beharko dituzu.
Horiek ezabatzen badituzu, gure webgunera egiten duzun hurrengo bisitan berriro eskatuko zaizu cookieak instalatzeko adostasuna.
Hala ere, etorkizunean instalatzea eragozteko, zure arakatzailean ezarritako nabigazio pribatuaren aukerak edo “Do-Not-Track” aktibatu beharko dituzu, hau da, cookieen instalazioa blokeatu edo desaktibatu beharko duzu.
Zure ekipoan edo gailuan instalatutako cookieak bertan instalatutako arakatzailearen aukerak konfiguratuz onartu, blokeatu edo ezabatzeko, arakatzaileak berak emandako jarraibideei jarraitu behar diezu. Jarraian, arakatzaile arruntenenen cookieak konfiguratzeko estekak agertzen dira:
- Internet Explorer: Eliminar y administrar cookies.
- Mozilla Firefox: Ajustes de privacidad y seguridad: Cookies. / Impedir que los sitios web guarden sus preferencias o estados de sesión en Firefox.
- Google Chrome: Cómo administrar cookies y datos de sitios.
- Opera: Cookies.
- Safari: Ajustes web de Safari.
Beste edozein arakatzaile erabiltzen baduzu edo agertutako estekek ez badaukate zuk nahi duzun informazioa, zure ekipoan instalatzen diren cookieak kudeatzeko modua aurki dezakezu arakatzailearen “Aukerak” edo “Konfigurazioa” menuan –edo baliokidean– sartuta edo arakatzailearen beraren “Laguntza” edo “Euskarria” atala kontsultatuta.
Zenbait arakatzailek berariazko arauak (salbuespenak) konfiguratzeko aukera ematen dute, cookieak webgunearen arabera administratzeko. Horrela, webgune guztietako cookieak desgaitu daitezke, gure konfiantza daukaten webguneena izan ezik.
PHPSESSID cookie teknikoaren eta edukien kanpoko osagarriek erabiltzen dituztenen (adibidez, Google mapsen cookieak –NID–) erabilera blokeatuz edo desaktibatuz gero, webgunearen funtzionaltasun batzuk ukituta gera daitezke. Ez da berdin gertatzen azterketa cookieekin, horien desaktibazioak ez baitio eragiten webgunearen funtzionaltasunari.
Ez ahaztu zure lehentasunak konfiguratu behar dituzula Interneten ibiltzeko erabiltzen dituzun gailu guztietan.