Eraikuntzaren hondakinak balio handiko material bihurtzeko proiektu europar batean parte hartu dute sei euskal erakundek
SPRI
Proiektua oso garrantzitsua da. Iceberg du izena eta bertan hamar herrialdetako 35 erakunde publiko eta pribatuak parte hartzen dute. Horietako seik Euskadin dute egoitza: Tecnalia, Gaiker (biak BRTAko kideak), Ihobe, Lezama Demoliciones, Serikat eta Viuda de Sainz. EBk finantzatzen du, Horizon 2020 programaren bidez. Proiektua 15,6 milioi euro ditu guztira, eta horietatik 13 milioi EBren programarenak dira.
Iceberg-ek “ekonomia zirkularrean oinarritutako irtenbideak bilatzen ditu, balio-bizitzaren amaieran adierazgarriak diren eraikuntza-materialak sortuz baliabide material baliotsuak modu eraginkorrean berreskuratzea posible dela frogatzen dutenak”. Datozen lau urteetan, materialak berrerabiltzeko teknologia berriak diseinatu eta abian jarriko dira, balio handiko beste batzuk lortzeko, % 8 baino gutxiagoko ezpurutasunarekin.
Proiektuak sei azterketa-kasu baliozkotzea proposatzen du Europako hainbat tokitan, hormigoia, zeramika, zura, igeltsua, apar isolatzaileak eta material superisolatzaileak bezalako materialekin. Eraikuntza eta eraispen-hondakinak zabortegira eraman beharrean balio erantsi handiko material bihurtzea da helburuetako bat. Sei kasu horiek ekonomian, ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina ere aztertuko da.
Proiektuak soluzio adimendunak eskainiko ditu eraikuntzako materialak berreskuratu eta berrerabiltzeak dakarren alderantzizko logistika laguntzeko. Adibidez, eraispenean laguntzeko tresna bat garatuko da, eraitsi beharreko eraikinaren eredu birtual bat azkar eta zehatz sortzen lagunduko duena. Horrela, hobeto kalkula daitezke espero diren hondakin-motak eta kantitateak eta baita ingurumen eta ekonomia-eraginak ere. Materialen eta produktuen identifikazioa eta trazabilitatea ere hobetuko dira.
Bestalde, Iceberg-ek hondakin mistoen bereizketa automatikoa hobetzeko apustua egin du, eta, horretarako, “sentsore hiperespektralen bidez bereizketa-unitate mugikor bat diseinatu eta fabrikatuko du, machine-learning softwarea, beso robotizatuak eta pita haizatzaileak barne, hondakin mistoen bereizketaren eraginkortasuna hobetzeko”, azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Proiektu honetatik eratortzen diren eraikuntzarako produktu berriak “iraunkorrak izango dira, erraz desegiteko modukoak, eta berreskuratutako materialen kopuru handiak izango dituzte, % 30 eta % 100 bitartean. Material berri horiek honako hauek izango dira, besteak beste: eko-zementuak eta eko-hormigoiak, hormigoi ultra-arinak, karbonatazio bidez aurrefabrikatutako hormigoizko blokeak, energia gutxiago txertatzen duten zeramikazko produktuak (% 40 gutxiago), zurezko zuntzezko panel isolatzaileak, isolamendu termiko handiagoa eta %35-arte birziklatutako igeltsua duten igeltsu laminatuko plakak eta birziklatutako poliuretanozko panel isolatzaileak.
Tecnalia da Icebergen koordinatzaile lanak egiten dituen teknologia-zentroa. Bestalde, Ihobe izango da proiektuaren komunikazio-lanen arduraduna. Gaiker-ek hondakinak bereizi eta automatikoki sailkatzeko unitate mugikorra garatzen lagunduko du. Horrez gain, Demoliciones Lezama, Serikat eta Viuda de Sainzek parte hartuko dute beren ezagutza emanez eta alderantzizko logistikarako euskarri-tresnak garatzeaz gain, tokiko azterketa kasu batean irtenbide guztiak balioztatzen (proiektuak aurreikusten dituen 6 azterketa-kasuetatik bat Euskaditik gidatuko da). Proiektuaren kideen aburuz, Iceberg-ek 1.758 milioi euroko irabazia eta 6.265 lanpostu berri lortuko ditu 2030 urtean.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultatzen du, tresna, aktibo, laguntza, lan-talde eta aliantzen bidez, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko, Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez. Programa horien informazioa hemen eskura dezakezu.