Ihobe sozietate publikoak iso 14001:2015 Arau berrira egokitzeko gidaliburu bat prestatu du Aenorekin batera

30 iraila, 2015 adclick Sin categoría

 

IHOBE

Arauaren edizio berrian ageri diren aldaketa garrantzitsuenak arlo hauekin daude lotuta: ingurumen-kudeaketa estrategikoa, lidergoa, ingurumen-alderdi berriak, ingurumen-jarduera, bizi-zikloaren ikuspuntua, eta barnealde eta kanpoaldearen arteko komunikazioa. Aldaketa horiek, enpresa-ikuspuntutik kudeatuta, lagungarriak izan daitezke enpresarentzat, lehiakortasuna areagotzeko eta merkatuan duen posizioa hobetzeko; metodo eta adibide ugari daude horri dagokionez.

Urtarrileko informazio-jardunaldian 50 enpresa inguruk egindako eskaerak bultzatu du Ihobe gidaliburua prestatzera, bai eta arau berriak dakartzan berrikuntzen xehetasunak argitzeko jardunaldia antolatzera ere. Ekoeraginkortasunarekin lotutako jardunaldi hori, Ekosteguna, Bilbon izango da, urrian, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan. Euskadiko erakundeetako zuzendariei eta ingurumen-arduradunei egongo da zuzenduta; zehazki, enpresaren balioa handitzeko, ISO 14001 sistematikaz baliatzeko asmoa dutenei, merkatu zorrotzei eta ingurumen-faktorean interes handia duten balio-kateen beharrei aurrea hartuz (energia berriztagarriak, mugikortasuna, makineria eta elikadura, adibidez).

Ekostegun berriaren egitaraua eta bertan parte hartzeko doako inskripzioa datozen egunotan egongo dira eskuragarri Ihobe sozietate publikoaren webgunean.