Zabalgarbik auto elektrikoak birkargatzeko eguzki-markesina fotoboltaikoa inauguratu du
PRENTSA-OHARRA
Aurtengo otsailean Zabalgarbik, emaitza onekin, Ibilgailuetarako Gas Naturala (IGN) erabiltzen duten kamioien froga egin zuen plantara hondakinak garraiatuz. Orain beste urrats bat eman du aldaketa klimatikoaren aurkako eta berotegi efektuko gasen murrizketaren aldeko borrokan eta auto elektrikoak birkargatzeko “uharte” erako bere eguzki-markesina fotoboltaiko propioa inauguratu du.
Instalazio berri hau Zabalgarbiren bulegoetan dago kokatuta eta urtero 7.500 kWh ekoizteko egitura metalikoko markesina bat da, paraleloan lau ibilgailurentzat lekua duena 10 x 5 metroko azaleran, bakoitza 390 Wp-ko 25 modulu fotoboltaiko bifazial, gutxi gorabehera 20 kWh metatzeko bateriak dituen zerbitzu osagarrien etxola erantsia, litiozko bi bateria, instalazio elektriko elkartua, bi ibilgailu elektriko kargatzeko postu bat eta kudeaketa energetikoko softwarea bidezko sistemaren kontrola eta kudeaketa.
Energia berria eta berriztagarria
Panel fotoboltaikoen bidez egiten den ibilgailu elektrikoen birkargari esker zilegi da mugikortasuna zero emisioekin bateragarri bihurtzea, sistemaren oinarria berariaz direlako energia garbiak. Eguzki-markesina hauek sistema integratuak eratzen dituzte, energia garbia eta berriztagarria zuzkitzeko gauza direnak. Aldi berean, etenik gabeko energia hornikuntza da eta bideratzen duten mugikortasuna erabat da eko-jasangarria.